2024-07-22
InicioRepresiónLABek gogor salatu nahi du Espainiar Estatuak abiatutako azken polizia operazioa

LABek gogor salatu nahi du Espainiar Estatuak abiatutako azken polizia operazioa

LABetik gogor salatu nahi dugu gaur arratsaldez Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eman duen urratsaren kontra Espainiar Estatuak abian duen operazio errepresiboa. Egoeraren larritasunak gogoeta pausatu eta sakonago bat eskatzen badu ere, premiazko lehen erreakzio moduan salatu nahi dugu gaurko operazioa kolektiboak egin urratsa kolpatzeko helburuarekin antolatutako operazio polizial, politiko eta mediatiko bat dela. Era berean LABek dei egiten die langileei presoen eskubideen alde kalera ateratzeko.

Ezaguna da Estatu espainiarrean mendeku gogoa Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean ekarpenak egiten dituen guztiaren kontra. Areago, presoen eremua denean, honek Euskal Herriaren egoera modu positiboan astintzeko gaitasuna baitu eta Estatuaren inmobilismoa euskal jendartearen aurrean biluzteko gaitasuna ere bai. 


Gaur bistakoa da, oraindik eta bistakoagoa posible bada, Estatuaren izaera errepresibo eta antidemokratikoa; eta bistakoagoa, beraz, gure bidea egiteko premia; gure kabuz Euskal Herrira bakea eta demokrazia ekarriko duen bidea egiteko premia. Momentua da konpromiso berriak hartzeko, konpromisoetan sakontzeko, momentua da euskal eragileon artean konponbide prozesua azken muturrera eramateko ibilbidea marrazteko. Indartu dezagun horretarako euskal eragile politiko, sindikal eta sozialen arteko elkarlana. 


Joan den igandean presioa indartzeko eta mobilizazioaren bidez inmobilismo politikoak gainditzeko egin genuen deia indartu nahi dugu gaurko erasoaren aurrean. Atera gaitezen kalera euskal presoen eskubideak defendatzeko, egin dezagun gurea espetxe politika aldatzeko borroka, bide hori oztopatzeko eta eragozteko erasotu dituztelako presoen abokatuak eta mintzakideak. 


LABetik langileei dei egiten diegu operazio honen salaketa lantokietara eramatera, presoen eskubideen aldeko borroka eta presoak etxeratzeko aldarria lantokiz lantoki eta langilez langile bazter guztietara zabaltzera. 


Euskal 
Herrian,
 2014ko 
urtarrilaren 

LAB sarean
{module[111]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.