2024-07-22
InicioServicios PúblicosPolítica de empleoBizkaiko Foru Aldundiak diskriminatu egiten ditu euskaldunak enplegu publikora sartzeko deialdietan

Bizkaiko Foru Aldundiak diskriminatu egiten ditu euskaldunak enplegu publikora sartzeko deialdietan

Bizkaiko Foru Aldundiak galarazi egiten du hizkuntza-eskakizuna duten pertsonek askatasunez aukeratzea zein lanpostutarako aukera egin dezaketen, oposizioetan puntuazio txikiagoa lortu duten eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez duten pertsonen onurarako.

Jokabide diskriminatzaile horrek ezinegona eragin du 308 lanpostu betetzeko duela gutxi amaitu den kategoria administratiboaren deialdian aurkeztu eta gainditu duten pertsonen artean. LABek uste du hori euskaldunen aurkako diskriminazio-ekintza larria dela eta oztopoa dela administrazioaren hizkuntza-normalizazioaren bidean.

Azaroaren 4an, Bizkaiko Foru Aldundiaren enplegu publikoaren webgunean argitaratu dira azpieskala administratiboko hautaketa-prozesuan hautatutako pertsonen zerrendak. Hainbat zerrenda argitaratu dira, txanden (librea, barne-sustapena eta desgaitasuna duten pertsonak) eta hizkuntza-eskakizunen (2. eta 3. hizkuntza- eskakizunak) eta horien derrigortasunaren arabera. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna duten pertsonak derrigorrezko hizkuntza-eskakizun handiena duten hautatuen zerrendetan baino ez dira sartu, eta desagertu egin dira beheragoko hizkuntza-eskakizuneko edo derrigorrezkoak ez diren hizkuntza-eskakizuneko zerrendetan; hala ere, hautaketa-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera, nahiz eta hizkuntza-eskakizun txikiagoko zerrendan edo derrigorrezkoak ez diren hizkuntza-eskakizunen zerrendan ere plaza aterako luketen. Hori garrantzitsua da, gerora destinoaren aukeraketa mugatu baitezake eta profil handiena duten pertsonak nahi ez duten lanpostuetara atxikitzera behartu baititzake, puntuazio txikiena duten edo hizkuntza-eskakizunik ez duten pertsonen alde eginez.

LABek salatu du hizkuntza-eskakizun altuenak egiaztatuta dituzten pertsonekiko diskriminazio-praktika hori ohikoa dela Foru Aldundiaren eta GUFEn hautaketa-prozesuetan, baina administrazio-kategoriaren deialdian sortutako ezinegona handia da oso, eragindako pertsonen kopuru handia dela eta. LABek salatu duenez, egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna duten pertsonak derrigorrezko hizkuntza-eskakizun txikiagoa duten edo hizkuntza- eskakizunik ez duten plazetarako hautatutakoen zerrendetan ez sartzeak, nahiz eta oposizio-lehiaketan zerrenda horietan egoteko beharrezkoa den puntuazioa izan, berekin dakar egiaztatutako hizkuntza-eskakizunik gabeko pertsonei karrerako funtzionarioen plazak bermatzea, nahiz eta oposizio-lehiaketan puntuazio txikiagoa lortu. Hau da, beheragoko hizkuntza-eskakizuna duten edo hizkuntza-eskakizunik ez duten pertsonak hautatutako pertsonen zerrendetan sartzea eragiten du, goi-mailako hizkuntza-eskakizuna dutenak bidegabeki ezabatu direlako, goi- mailako hizkuntza-eskakizuneko zerrenda horietan baino ez baitira sartu.

LAB sindikatuak uste du praktika hori berdintasun-, gaitasun- eta merezimendu-printzipioen aurkakoa dela eta erabat diskriminatzailea dela euskaldunen aurka, eta adierazi du sistema hori UPNk Nafarroan defendatzen duenaren antzekoa dela; izan ere, UPNren arabera, euskaldunek hizkuntza-eskakizuna duten plazak soilik lor ditzakete, derrigorrezko euskara-eskakizunik ez duten plazetan euskara-eskakizunik ez dutenekin lehiatu ezin direla bermatuz.

LABek Aldundiari ohartarazi dio diskriminazioa egiten duela eta berdintasun-, gaitasun- eta merezimendu- printzipioak urratzen dituela, baina ez dugu erantzunik jaso. Hori dela eta, sindikatuak atea zabalik utzi dio kaltetuek jar dezaketen errekurtso judizialari.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.