LABek gaur deitutako mobilizazioan hamarnaka langilek parte hartu dute Arabako Metaleko hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Hitzarmenaren epaiketaren eguna izanda, konzentrazioa burutu dugu Gasteizko Epaitegien aurrean eta hortik giza katean abiatu gara SEAren egoitzaraino.
Lantokietan dagoen dinamika horrek baldintzatu du, neurri batean, SEAk enpresei aholkatzea lan baldintzak luzatzea hurrengo ekaina edo abendura arte. Enpresarien artean ere, nabaria da hitzarmenaren inguruan dagoen kezka, beraz ezin dugu esan SEAk arduraz-edo egin duela baizik eta elementu hauek kontuan hartuta, erabaki egokiena iruditu zaielako. Halere, luzapenaz luzapena, enpresa batzuetan jada hasi dira lan baldintzak okertzen, eta berdin gertatzen da enpresa askotako kontratazio berriekin, beste langileen lan baldintzak ez baitituzte bermatuta. Edonola ere, LABek ez du onartuko lan baldintzak okertzea edota Estatu mailako Metaleko Akordioa aplikatzea.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu SEAk sortu duela egoera hau, hilabeteetan negoziatzeari uko egin baitio eta uztailean bertan txantai bat inposatu nahi izan zigulako. LABek berresten du metaleko hitzarmenak eduki duinak izan behar dituela eta negoziatzeko prest jarraitzen dugula.
{module[111]}