Incoesako langileek, beste behin, elkarretaratzea egin zuten pasadan ostiralean Gernikako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean, Bizkaiko Batzar Nagusiei eta Diputazioari bere inplikazioa eta ardura exijitzeko, 7/2007 Foru Arauaren aplikazioan.
Incoesako langileek, beste behin, elkarretaratzea egingo dugu, gaurkoan Gernikan, batzar nagusien egoitzaren aurrean, Bizkaiko Batzar Nagusiei eta Diputazioari bere inplikazioa eta ardura exijitzeko, 7/2007 Foru Arauaren aplikazioan.
Atzo jakin genuenez, enpresari aurkeztu zaio deslokalizazioaren gainekon informea, honek dagozkion alegazioak aurkeztu ditzan; behin hori eginda, Foru Aldundiak behin-betiko informea ezagutaraziko du, gure ustez, argi eta garbi deslokalizazio prozesu batean murgilduta gaudela adierazi beharko lukeena.
Beranduegi datozela iritzita ere, urrats hauek positibotzat jotzen ditugu langileok. Baina berriro diogu, eta horrela aldarrikatzen dugu, Diputazioak aktiboki jokatu behar du deslokalizazioa ekidin ahal izateko. Aldundiari dei egiten diogu, bada, Incoesak bere produkzioa Bediako lantegian mantendu dezan langileok egiten ari garen borrokara batu dadin.
Datorren astean mobilizazio gehiago egingo ditugu: astelehenean, hilak 9, 10.00etatik 11.00etara elkarretaratzea egingo dugu Bilbo, Sozial arloko epaitegien aurrean (Barroeta Aldamar kalea). Epaitegi horretan, hain zuzen ere, 2013ko urtarrilean enpresak ezarri zigun suspentsioko EEEaren gaineko epaiketa egitekoa da. Era berean, abenduaren 10ean, berriro elkarretaratzea egingo dugu Gernikan, Batzar Nagusien aurrean.
Gernikan, 2013ko abenduaren 5ean
{module[111]}