Abenduaren 5ean, unibertsitatez kanpoko irakasleon lan hitzarmena eztabaidatzeko Mahai Sektoriala izan dugu Lakuan. Gure hezkuntza sistema itotzen duten murrizketei aurre egitea eskatzen jarraitzen du LABek, baina Hezkuntza Sailak ez du gaur egungo egoerari buelta emateko inongo borondaterik erakusten, gainera Hezkuntza, “HIZKUNTZA POLITIKA” eta Kultura sailak GAZTELERA hutsez aurkeztutako proposamenean murrizketak arautu eta betikotzen ditu.

Nazkatuta gaude adar jotze honetaz, eta gaurkoan beste sindikatuekin adostu da Hezkuntza sail honi gauzak argi eta garbi esatea exijitzea. Horrela, lan hitzarmenaren bizkarrezurra diren puntuetan beraien behin betiko jarrera azaltzea exijitu zaie: plantilak, ratioak, ordezkapenak, erretiro baldintzak, soldatak, IT bajak, … Datorren bileran berdin jarraitzen badute, ezer garbirik esan gabe edota mahai orokorretik inposatutako murrizketa denak aplikatu behar baldin badituzte, neurriak hartuko ditugu.
Irakasleon lan baldintzak, eskolako funtzionamendu eta hezkuntza sistemaren osasuna kolokan ipini dute eta LABen argi daukagu jarrera horren kontra egingo dugula. Azkeneko ikasturteetan Hezkuntza Sailak hartutako neurriak arazoak areagotzeko baino ez dute balio izan. Testuinguru honetan langileok egoerari aurre egiteko ditugun tresna guztiak erabili beharrean gaude.
Orain da momentua, sailak honen inguruan duen erantzukizuna eskatzeko eta gure lan baldintzengatik borrokatzeko, azken finean gure eskubideak zapaltzen dituztelako eta hezkuntza kalitateari zuzenean eragiten diolako.
{module[111]}