2024-11-22
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialGizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileek Gasteizko kaleak bete dituzte lan hitzarmena eta negoziazioaren...

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileek Gasteizko kaleak bete dituzte lan hitzarmena eta negoziazioaren aldeko bigarren lanuzte egunean

Irailaren 26ko greba arrakastatsuari eta urriko eta azaroko lanuzte eta mobilizazioei jarraipena emanez, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileak bi eguneko lanuzteari atzo eman zioten amaiera. Aldarrikapena argia izan da; EAEko hitzarmena bere osotasunean indarrean jartzea eta hitzarmena berritzeko negoziazioari heltzea inolako mehatxu eta murrizketarik gabe.

ZORIONAK Gizarte Ekimeneko langile guztioi!!

Gaur Gasteizko kaleak bete ditugu EAEko Lan Hitzarmena eta negoziazioaren alde.

Irailaren 26ko greba arrakastatsuari eta urriko eta azaroko lanuzte eta mobilizazioei jarraipena emanez hemen gaude atzoko eta gaurko greba eta mobilizazioen bidez Eusko Jaurlaritzak eta Kristau Eskola eta AICE patronalek gure aldarrikapenak ozen eta garbi entzun ditzaten.

Gatazkaren hasieratik gure eskera eta aldarrikapenak oso oinarrikoak izan dira:

– Patronalek alde bakarrez urraturiko hitzarmena betetzea eta langileoi zor digutena ordaintzea.

– Hitzarmena berritzeko negoziazioari heltzea inolako murrizketa planteamenturik gabe.

-Lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean EAEko hitzarmenaren edukia beteko dela bermatzea eta hurrengo hitzarmena sinatu bitartean honek balio izatea.

Beti agertu gara negoziatzeko prest. Hain zuzen ere, orain arte sortutako zorra ere negoziatu dugu eta zati handi batean baita adostu ere. Baina onartezina da Kristau Eskolak eta AICEk orain arte mantendu duten jarrera. Lehenik hitzarmena aldebakarrez urratu eta murrizketak inposatu, jarraian Auzitegi Nagusiaren epaia errekurritu, Auzitegi Gorenaren epaia irten zenetik 6 hilabetera zorraren ordainketa adostu, handik 7 egunetara PPren Lan-erreforma aprobetxatuz bertako hitzarmena baliorik gabe utzi eta estatuko hitzarmena aplikatu eta orain, Autonomia Erkidegoko hitzarmena aplikatu behar dela dion Auzitegi Nagusiaren epaia bera ere errekurrituko dutela iragarri dute. Nahikoa da!!!

Hau al da negoziatzeko prestasuna? Negoziatzeko prestasuna al da Auzitegi Nagusiaren epaia ez betetzeko eta Estatuko hitzarmena mantendu ahal izateko helegitea jarri eta gurekin negoziatu nahi dutela esatea? Negoziazioa al da akordiora iristeko indarrean dagoen hitzarmenari uko egin behar izatea? Negoziazioa murrizturiko soldatak onartu behar izatea? Negoziazioa Eusko Jaurlaritzaren murrizketa berriak badatoz langileok onartu beharko ditugula sinatu nahi izatea?

Gu negoziatzeko prest gaude, baina ez gure eskubide eta lan-baldintzei uko egiteko eta patronalen mehatxuei men egiteko. Gure aldarrikapenak sinpleak eta oinarrizkoak dira eta horien inguruko negoziazioa eskatzen dugu. Horretarako bai! Horretarako prest gaude!

Patronalek gure aldarrikapenak aurrera eramaterakoan ikastetxeen bideragarritasuna edo lanpostuak arriskuan jartzen ditugunaren mehatxua luzatzen digute. Baina horren atzean benetako arazoa eta benetako gatazka eta irtenbidea ezkutatu nahi dute, murrizketen pisua langileoi inposatzeko. Ikastetxeen edota lanpostuen bideragarritasuna ez dute gure aldarrikapenek eta lan-baldintzek arriskuan jartzen, finantziazio faltak, matrikulazio eskasiak edota kudeaketa txarrak. Beraz ez dezatela gezurrik esan. Guk inoiz ez dugu ikastetxe baten etorkizuna arriskuan jarri ezta jarriko ere. Beraiek dira, Eusko Jaurlaritzaren murrizketei aurre egin beharrean murrizketak onartu eta langileon bizkar gainean ezartzerakoan ikastetxeen etorkizuna, lan-baldintzak eta hezkuntzaren kalitatea bere ere arriskuan jartzen ari direnak. Jaurlaritzaren murrizketekin ados ez badaude, ez ditzatela murrizketak langileei trasladatu! Ados ez badaude konfronta dezatela gobernuarekin, aspalditik gu egiten ari garen moduan!

Horregatik, hain zuzen ere, elkartu gara gaur Gasteizen! Eusko Jaurlaritzari bere ardura eskatzeko eta gatazka honen sorreran eta konponbidean duen erantzukizuna exijitzeko. Onartezina da 2010etik aurrekontuetan, zerbitzu publiko guztietan eta hezkuntzan inposatzen ari diren murrizketak. Murrizketa horiek gure eskubideak, gure lan-baldintzak eta gure oinarrizko zerbitzuak desegiten ari dira. Eusko Jaurlaritzak inposaturiko murrizketa horiek eta patronalek langileen bizkar kargatzeko harturiko erabakia dira gaur egun sufritzen ari garen egoeraren erantzuleak. Ez da egia dirurik ez dagoenik! Soberan dago! Baina gobernu eta aldundi ezberdinek erabaki dute aberatsenek pila dezaten uztea eta oinarrizko zerbitzuetan murrizketak inposatzea.

Ba gaur hemen, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari, oraindik ere 2014ko aurrekontuak eztabaidatzen ari diren honetan, eskatzen diegu murrizketa politika hauek alde batera utzi ditzatela, oinarrizko zerbitzuen eta hezkuntzaren alde apustua egin dezatela eta inbertsioa handitu dezatela, eta, honela, itunpeko gatazka honi ere langileak sakrifikatuko ez dituen irtenbidea eman diezaiotela hezkuntza sistemari eta lan-baldintzei egonkortasuna emanez.

Argi izan dezatela bai Eusko Jaurlaritzak baita Kristau Eskola eta AICE patronalek ere: murrizketak inposatu eta hauen pisua langileoi trasladatu nahi badigute, gure eskubide eta lan baldintzak defendatzeko mobilizazioa eta konfrontazioa beste aukerarik ez digute uzten, bestelako bidea hautatzen badute berriz hitz egiteko eta negoziatzeko prest gaude!!!

Gure aldarrikapenak oso sinpleak eta oinarrizkoak dira: EAEko hitzarmena bere osotasunean indarrean jartzea eta hitzarmena berritzeko negoziazioari heltzea inolako mehatxu eta murrizketarik gabe eta lan erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean aplikatuko denaren bermearekin.  

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.