Gure kezka eta amorrua adierazi nahi dugu atxiloketa honen aurrean eta egunotan Zisjoradaniako hainbat eremuetan aurrera eramaten ari dituzten sarekadengatik, zeinak helburu argia duten, Palestinar herriaren aldeko defentsan dauden aktibistak beldurtu eta zigortzea.
Era berean, gure elkartasun feminista adierazi nahi diogu Khitam eta bera bezala Palestinar emakumeen eskubideen alde borrokan dauden Aktibista Feminista guztiei, zeinak jazarpenak eta mehatxuak beraien egunerokotasuna bilakatu diren Israelgo estatu faxistaren eskutik.
Hau dela eta, LABetik Khitamen berehalako kaleratzea exijitzen dugu eta Palestinar herriarekiko eta Preso Politikoekiko gure elkartasun osoa adierazi nahi dugu.