2024-12-22
InicioNotasZerbitzu PublikoakZerbitzu publikoetan karitatea

Zerbitzu publikoetan karitatea

Zerbitzu publikoen kalitatearen inguruko konferentzia estatal bat burutzen ari dira Euskalduna Jauregian, Eusko Jaurlaritzak eta Zerbitzu Publikoen Kalitate eta Politika Publikoak Ebaluatzeko Agentzia Estatalak antolatuta. Sektore publikoaren kalitatea eta ebaluazioa zabaldu eta Administrazioak zerbitzu publikoak hobetuko dituelaren konpromisoa zabaldu nahi omen dute.

Jardunaldiaren lema hauxe da: "KALITATEAREN BALIO ERANTSIA. Eraginkorragoa izateko lankidetza eta partehartzea". Adarra jotzen ari dira? Ze kalitateaz eta ze parte hartzez hitz egiten ari da Eusko Jaurlaritza? Teleasistetziako zerbitzuaren pribatizazioaz? Gai sozialetarako % 1,7ko murrizketaz? Osasungintzan eta hezkuntzan ia %5eko murrizketaz? Mahai orokorreko murrizketaz?

Eusko Jaurlaritzak, aurtengo aurrekontuekin konparatuta, gastu totalaren %1eko murrizketa egiteko apustua egiten du 2012rako aurekontuetan. Lakuako Zuzendaritzak alternatiba txarrena hautatu du hurrengo urteko kontuak borobiltzeko. Gainera kolektibo ahulenekin, krisiaren eta pobreziaren ondorio lazgarrienak pairatzen ari denarekin, anker jokatzen ari da. Horrela bakarrik ulertu daiteke Oinarrizko Errenten %7aren murrizketa.

Oinarrizko prestazio eta zerbitzuak bermatzen direla esaten dutenean, gezurretan ari dira. Ezinezkoa da eskaera gehiago dagoenean eta aurekontu gutxiago dagoenenan, zerbitzu publikoen kalitatea mantentzea. Aurrekontua murrizten bada, kalitatea murrizten da.

Gastu soziala eta soldaten gastuak lehiakortasunerako oztopo bat dira Patronal eta Administrazioarentzat. Horregatik, langileon errenta gero eta gehiago txikitzen doaz, lanpostuak suntsitzen.

Zerbitzu publikoen kalitatearen adibide bat zerbitzu sozialena da. Ez da enplegu berria sortzen ari, gero eta lan zama handiagoak pairatzen ari ditugu. Ez dira soldata miserableak hobetzen, Administrazioek enpresak mimatzen dituzten bitartean, hain zuzen ere langileriak lan baldintza txarrenetan mantentzeagatik ordainetan. Ez da benetako sare publikoa sortzen ari Administrazioek diru-laguntza, hitzarmen, kontzertu eta plaza pribatuak erabilera publikorako alokairuren bidea hartu dutelako. Ez da izango "karitatea" eta ez "kalitatea" enpleguan?

Kalitateko zerbitzu sozialen sistema baten eraikuntzan norabide berria hartzea posible da. Nahiko dirua badago, behar dena da ardura eta borondate politikoa. Gehiegizkoa da dirurik ez dagoela esatea, mila milioika bankuei ematen dieten bitartean eta abiadura handiko trena bezalako azpiegitura faraonikoetan gastatzen dutenean. Zerbitzu sozialak hobetzeko eta langileon lana duintzea borondate politiko kontua da, eta behar sozialekin inork negoziorik ez egiteko neurri zehatzak dagoeneko hartzea exijitzen dugu. Horregatik guztiagatik mobilizatzen jarraituko dugu.

Bilbon, 2011ko azaroaren 29an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...