2024-07-23
InicioIndustriaIndustria QuímicaGreba mugagabean dira Norten enpresan hitzarmen justu baten alde

Greba mugagabean dira Norten enpresan hitzarmen justu baten alde

Prefabricados de Hormigon Norten enpresako langileek greba mugagabea hasi zutela lau egun bete dira gaur. Pasa den astelehenean, hilak 25, hartu zuten langileek protestak indartzeko erabakia, zuzendaritzak akordioetara irisiteko inolako asmorik ez zuela ikusita.

LABetik salatu nahi dugu Norteneko zuzendaritzaren jarrera, berezi, azken bileran (ostiralean egindakoa) izandakoa. Bertan behera geratu zen batzarra, enpresak ez zuelako onartu enpresa batzordean ordezkatuta dauden sindikatuetako (CCOO, ELA, LAB) aholkulariek bertan izaterik.

LABek dio enpresaren itxikeriaren aurrean, alegia, hitzarmen propioa berritzeko beharrezkoak diren akordioak erdiesteko borondaterik ez duenez, horren aurrean borroka egitea beste biderik ez dela geratzen. Enpresa hitzarmena aplikatzeari uztea da zuzendaritzaren helburua, horren tokian hormigoizko prefakrikatuen eremuko Estatuko hitzarmena ezarriz. Horren ondorioz, soldatak %20 jaitsiko lirateke.

 

LAB sarean
{module[111]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.