2024-11-22
InicioSecretaríasSecretaría FeministaEmakumeon enpleguari eta gizonen enpleguari ez zaiola balio berdina aitortzen salatu du...

Emakumeon enpleguari eta gizonen enpleguari ez zaiola balio berdina aitortzen salatu du LABek

Euskal Herrian industria eremuan suntsitzen ari den enplegua oihartzun mediatiko handia ari da izaten; Fagorren kasua, eta antzeko egoeran diren beste hainbat enpresenak guztion ahotan dabiltza, milaka lanpostu suntsitzeko arriskuan daudelako, besteak beste. Fagor eta antzeko egoeran diren enpresa horiei zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresekin zer gertatuko den, ordea, apenas aipatzen den. Eta ez da kasualitatea, enpresa horietan suntsituko diren lanpostuak, nagusiki, emakumeek betetzea. Agerraldi honen bidez LAB sindikatuak azken urteetan esternalizatuak edo pribatizatuak izan diren zerbitzu eta enpresa horien egoeran (lanpostu suntsiketa etab.) jarriko du begia. 

Enplegu-suntsiketak modu berezian eragiten die emakumeei

Industria eremuan, suntsitzen den enpleguak oihartzun handia izaten du beti, batez ere langile asko aritzen den enpresak direlako, eta gure ekonomiari egiten zaion kaltea oso handia delako. Hau da Fagorren kasua, eta horregatik guztion ahotan bolo-bolo dabil milaka lanpostu suntsituko direla Debagoieneko eskualdean eta EAEn orokorrean honek izango duen eraginaz. Komunikabide guztiak mintzo dira gai honetaz, baina Fagor enpresari zerbitzuak eskeintzen zizkioten langileekin zer gertatuko den ez da inon jasotzen. Fagor enpresan garbiketa egiten zuten langileak, jantokian lan egiten zutenak, telefono-arreta zerbitzua,…, guzti horietaz ez da hitzegiten. Hauentzako ez dago bideragarritasun planik, ez dago derrigorrezko errekolokaziorik Mondragon Korporazioaren barruan, hauen enplegua modu isilean suntsituko da… eta ez da kasualitatea modu honetan suntsituko den enpleguaren gehiengoa emakumezkoen enplegua izatea.

Emakumeon enpleguari eta gizonen enpleguari ez zaio balio berdina aitortzen, eta horren ondorioz emakumeen enplegua desegiten denean ere oihartzun mediatikoa ezberdina da. Baina emakumeon enplegua egunero suntsitzen ari da, modu isilean, kaleratze indibidualen bidez eta ez komunikabideetako orrialdeak betetzen dituzten Enplegu Erregulazio Espedienteen bitartez (EEE).

Fagorrena Hego Euskal Herri osoan, EAEn zein Nafarroan, gertatzen denaren adibide bat gehiago besterik ez da. Kapitala lan kostuen murrizketen eta enpleguaren prekarizazio etengabearen bidez saiatu da mozkinak lortzen. Hego Euskal Herriko enpresa handi eta ertain guztiak bere lanpostuetako asko azpikontratatu edo externalizatu zituzten lan kostuak murrizteko asmoz, eta orain zerbitzu guzti hauek eteteko erabakiak hartzen ari dira. Orain gertatu da Fagorren, baina aurretik Euskaltelen, Laboral Kutxan, Iberdrolan, CAN, edo Kutxabanken gertatu da, etenik ez duen izurrite baten moduan.

Datuak hor daude, 2008tik hona emakumezkoen enplegua %12’1ean jaitsi da, honek suposatzen du emakumezkoen 68.000 lanpostu baino gehiago (68.300) suntsitu direla krisia hasi zenetik.

Enpresa handi hauek, bere langileekin egiten zituzten hainbat lan, azpikontraten bidez egitea erabaki zuten, adibidez garbiketa, jantokia, telefono arreta zerbitzua, informatika zerbitzua…, beti ere lan baldintza prekarioak inposatuz.

Herri honetako enpresa handienak, behin eta berriz gure herriko motore ekonomikoa direnak esaten digutenak, bide hau hartu zuten eta bide horretatik jarraitzen dute.

Ikusi besterik ez dago, 2008tik hona lanaldi osoko enplegua %19’3an suntsitu den bitartean, lanaldi partzialeko enplegua %6’2an igo izan da.

Beraz gure ekonomia hazi egin izan zen urteetan, apostu argia egin zen, hau da kalitatezko enplegua suntsitu, eta enplegu prekarioa sortu. Zerbitzuak eskeintzera bideratutako enplegua, egonkortasunik gabekoa, lanaldi partzial inposatuetan oinarritua, soldata baxuekin, orohar lan baldintza kaxkarrekin.

Aitortza edo balio sozial gutxiago eman zaion enplegu prekario hau emakumezkooi eskeini izan zaigu urte guzti hauetan. Izatez, nahiz eta krisiaren ondorioz gero eta gizonezko gehiago aritu lanaldi partzialean lan egiten, oraindik ere burutzen diren lanaldi partzialen %80 emakumezkoek egiten dute.

Salatzen dugun eredu ekonomiko hau alor pribatuan ezezik esparru publikoan ere jarraitu da, EAJ zein UPNek beraiek kudeatutako administrazio guztietan ere, batez ere Nafar Gobernuan, Eusko Jaurlaritzan eta Foru Aldundietan, pribatizazio eta externalizazioaren aldeko apustu argia egin dute urte guzti hauetan, egonkortasunik gabeko lanpostuak bihurtuz garbiketa, jantokietako begirale, garraio, eta abar luze bat.

Politikari ezberdinek erantzuleak topatzeko ordua ez dela esan dute, baina gure herriak pairatzen duen egoeran erantzuleak badaude, hartu diren erabaki eta politika ezberdinak eraman baikaituzte egoera honetara. Beraz erantzuleak bilatzeko momentua da, eta oso argiak dira:
1.- alde batetik Eusko Jaurlaritza, Nafar Gobernua, PNV eta UPN, eta hauek kontrolatzen zituzten erakundeak,
2.- herri honetako enpresa handiak, beren mozkinak handitu nahaian

Herri hau pikutara doa, erabakiak hartzeko momentua heldu da, euskal ekonomia bidegurutze batera iritsi da, herri ariketa egin eta herri bezala behar dugun eredu ekonomiko sozialean pentsatzen hastea beharrezkoa da. Eredu berria behar dugu, eredu propioa, lehiakortasuna lan merkatuaren etengabeko prekarizazioan bilatuko ez duena, eta gizon zein emakumeoi enplegu duina bermatuko diguna.

Euskal Herriko emakumeok ere antolatu, borrokari lotu eta gure herrirako nahi dugun ereduaren eraikuntzan pausuak ematen hasi behar gara. Emakume zein gizonezkoen berdintasunean oinarrituko den eredu sozio-ekonomikoa behar dugu.

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.