2024-07-06
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioLABek GUFEko ordezkapenetan ematen ari diren murrizketak salatu dituzte

LABek GUFEko ordezkapenetan ematen ari diren murrizketak salatu dituzte

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE) Aldundiaren erakunde bat da, arlo publikotik adingabekoentzako, desgaitasunen bat duten pertsonentzako eta adinekoentzako egoitzak eta etxeak kudeatzeaz arduratzen dena. 882 langile ditu, eta horietatik % 80 emakumeak dira, eta egoitzetan egun osoko zerbitzua eskaintzen da, urteko 365 egunetan, txanden bidez. 

– Lau urte baino gehiago pasatu dira GUFEk ordezkapenetan murrizketak egiteko politikari ekin zionetik. 2008ko urrian, Batzar Nagusietara joan ginen gu, batzarkide talde guztiei gure egoitzetako “premia larria” azaltzeko, eta urte horretan bertan hasi ziren murrizketak ordezkapenetan. Hasieran, murrizketa sotilak izan ziren, baina ondorengo urteetan gogortu egin dira.
– Harrezkero, hainbat ekimen eta mobilizazio egin dira neurri horien kontra. Hala ere, erakunde eskudunek (Aldundia eta GUFE) ez digute inolako erantzunik eman.
– Urte honen hasieran, ordezkapenak egiten dituzten pertsonak plataforma/kolektibo bat sortu dute, aurreko urteetan zuten egoera berreskuratzeko.
– Hala eta guztiz, 2014rako aurrekontuen proiektua ikusita, egiaztatu dugu ez daukatela egoera hobetzeko asmorik: ordezkapenetarako partida 2013koaren berdintsua da, eta iaz % 21,42 murriztu zen partida hori.

Ordezkapenei buruzko datuen balorazioa

Aldundiak emandako datuak:

Zein izan da 2009, 2010, 2011 eta 2012. urteetan ordezkapenetan, urtero, egindako gastua, guztira?

URTEAGASTUA GUFE-KO ORDEZKAPENETAN
200917.636.130,48
201015.964.719,92
201115.165.634,06
201213.471.448,32

Zenbat egun kontratatu dira urtetik urte 2009, 2010, 2011 eta 2012. urteetan egin diren ordezkapenak direla eta?

URTEAORDEZKAPENETAN KONTRATATUTAKO EGUNAK
2009159.077
2010140.256
2011135.360
2012121.082

Datuak eztabaidaezinak dira: 4.164.682 € gutxiago 2009tik 2012ra. Datu horiek ez dira aldatu gaur egun.

Epe honetan, 38.000 egun gutxiago kontratatu dira, hau da, 2012an, zehazki, ez dira ordezkatu 37.995 egun, eta egun horiek betetzeak aurten 167 pertsona lanaldi osoan kontratatzea eragingo luke. Kontratu kopurua handia dela pentsa daiteke, baina kontuan hartu behar da GUFEk 882 langile dituela, eta pertsona horietako bakoitzak oporrak, lizentziak, amatasun baimenak (langileen % 80 emakumeak dira)… hartzeko eskubidea dutela, edo gaixotu ahal direla…

Egoitzetan laguntza zuzena ematen duten langileen kasuan kontratatutako egunen murrizketa deigarria da: erizaintzako laguntzaileen kasuan, 14.698 egun gutxiago (64 pertsona); zerbitzari/garbitzaileen taldean, 11.568 egun gutxiago (51 pertsona). Beste kategoria batzuetan murrizketa nabarmenak egin dira ere: sukaldeko langileak, mantentze-lanetakoak, atezainak…

Ordezkapenetan egindako murrizketaren ondorioak:
Gure egoitzetako pertsonak, ekipoak eta guztiok egunero egiten dugun lana funtsezkoak dira kalitateko zerbitzu publiko bat eskaintzeko. Ordezkapenetan egindako murrizketek eragin zuzena dute zerbitzuaren egunerokoan, eta hiru mailatan islatzen da: kalitatea gutxitu da, langileentzako lan-karga handitu eta enplegua suntsitu da:

– Enplegu suntsitzea: ordezkapenik ez egitea enplegua suntsitzea da. GUFEko lan-poltsak osatzen dituztenen egoera larria da: lan egitetik lanik ez egitera; ez da gehiagorik esan behar. Eta batez ere emakumeek osatzen duten sektorea dela kontuan hartuta, Aldundia, astiro-astiro, pobreziaren feminizazioa bultzatzen ari dela esan dezakegu. 

– Jaitsiera zerbitzu publikoaren kalitatean: argi dago, goian azaldutako datuak kontuan hartuta, ezinezkoa dela zerbitzua berdin mantentzea. Ezin gaituzte engainatu dauden ratioen legalitatearekin: errealitatea da ez dela gauza bera adineko bat dutxatu ahal izatea edo ezin izatea; gure etxeetan, neska-mutikoei eskolaz kanpoko jardueretan lagundu ahal izatea edo ez; desgaitasunen bat duten pertsonekin irteerak egiteko aukera izatea edo ez; jantokietan menu egokiak eskaini ahal izatea edo ez… ez da gauza bera.
– Lan-karga handiagoa langileentzat: ordezkapenik egiten ez bada, lanean dauden langileek bere gain hartu behar dute lanean ez daudenen lana. Zentzu horretan, nabarmendu behar da pertsonekin egiten dugula lan, mendetasun egoeran dauden pertsonekin, eta ez paperekin edo torlojuekin; inguruabar horrek presio psikologiko erantsi bat eragiten digu, ezin baitugu egin gabe utzi zenbait lan. Eta, ondorioz, gora egin du lesioen kopuruak, bajena…

Aldundiko batzarkide taldeak
Azaroaren 13an, LABen atal sindikal honek Bildu, EAJ, PSE eta PP batzarkide taldeekin egin zuen bileran, egoera honek eragiten digun kezka eta haserrea helarazi genien. Eta babesa eskatzeaz gainera, aurrekontuei egiten dizkieten zuzenketetan 1. Kapituluan gehikuntza bat sartzeko eskatu genien, laguntza-zerbitzuan 2009ko egoera berreskuratu ahal izateko ordezkapenei dagokienez. 

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Han comenzado a sacar maquinaria de Mecaner sin siquiera analizar la alternativa solicitada por los agentes sociales

Los agentes que nos hemos mostrado a favor de una transición ecosocial para garantizar el futuro de la planta de Urduliz nos hemos movilizado hoy ante la fábrica.

Pedimos al nuevo Departamento de Educación que convoque las mesas de negociación que estaban en marcha en los colectivos laborales y cumpla el acuerdo...

El 1 de junio de hace un año LAB suscribió un acuerdo laboral con el sindicato Interinok y el Departamento de Educación de la CAV, en el que ambas partes acordamos depositar y desarrollar en las mesas negociadoras los contenidos del mismo.

Reivindicamos la necesidad de publificar el transporte sanitario de la CAV

Desde que La Pau, empresa que opera en Araba y Bizkaia, anunciara el descuelgue del convenio que se encuentra en vigor la incertidumbre se ha apoderado de la plantilla. Hoy nos hemos movilizado en Gasteiz frente a la sede del Gobierno Vasco de Lakua.