Gaur, LAB sindikatua euskal gehiengo sindikatuekin batera, Antzuolako San Blas baselizako bidegurutzean elkarretaratu da, azken 3 astetan izan den seigarren istripu hilgarria salatzeko. Atzo goizean, Dumper bat gidatzen ari zela gertatu zen istripu hilgarria.
Hildakoaren senitarteko eta lagunei eta langilego osoari babesa eta elkartasuna adierazi diegu. Istripua zergaitik gertatu den argitzeko ere exijitu dugu, istripua ikertu dadila eta dagozkien ardurak erabaki daitezela.
Lan istripuak eta bestelako osasun galerak bere horretan mantenduko dira eragiten dituzten lan baldintzak aldatu ezean, besteak beste: subkontratazioa kateatuta, aldizkakotasuna, enpresen eta obretako kontrol eza, herrialdeko hitzarmenenen urraketa sistematikoak. Aldaketa mobilizazioan eta borrokan datza. Halaber, lan osasunari lehentasuna emango dion lan harreman eta prebentzio eredua exijitu behar dugu, lan duina eta segurua izan behar du ardatz. Arazoa egiturazkoa da, funtsezkoa da prebentzio eta lan harreman eredu berri bat, lan segurtasun eta osasunaren eredua helburu izanik.

LAB sarean
{module[111]}
{module[111]}