2024-07-22
InicioMujeresEuskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak Irun eta Hendaia artean antolatutako ekimenean parte...

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak Irun eta Hendaia artean antolatutako ekimenean parte hartzeko deia luzatu dugu

Urriaren 17an Irunen, Euskal Herriko Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintzari hasiera emateko antolatutako ekimenean parte hartzeko deia luzatu nahi dugu sindikatutik. Hain zuzen ere, ekimenaren helburua bertara gerturatzen garen emakumeon artean egungo sistema kolonialista, inposatutako mugak  eta transnazionalak salatzea izango da, performance baten bitartez, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak antolatuta.

Ekimen-performance honen bitartez, zapiekin sare bat irudikatuko dugu, Kate Rushiren «La Puente» poema hizkuntza ezberdinetan entzuten dugun bitartean. Zubiaren bi aldeetan kokatuko gara eta gero zubi erdian elkartuko gara sare handi bat eginez.

Hau guztia posible egiteko, urriaren 17an, 11:00etan, Irun eta Hendaia arteko mugan (oinezkoen zubian) egotea eskertuko genuke ekintza jendetsua egiten laguntzeko! Posible duzuenak zapi bat eraman gero zubian zintzilik utziko duguna.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.