“CATALUNYA-EUSKAL HERRIA, bi herri helburu bakarra, INDEPENDENTZIA” lelopean Independentistak Sareak biharko deitutako ekitaldiekin bat egin eta horietan parte hartzera deitzen du LAB sindikatuak.
Independentistak Sareak deituta, “CATALUNYA-EUSKAL HERRIA, bi herri helburu bakarra, INDEPENDENTZIA” lemapean bihar larunbata, arratsaldeko 19.00etan Euskal Herriko hiriburu desberdinetan egingo diren ekitaldiei atxikimendua eman nahi die LAB sindikatuak eta bertan parte hartzeko deia egiten die euskal herritarrei orohar eta langileriari bereziki, Kataluniar herria egiten ari den prozesu independentistarekiko elkartasuna adierazi eta Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko helburuz. Arratsaldeko 19.00etan Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo diren ekitaldietan LABeko ordezkaritza zabala izango da, tartean, zuzendaritzako hainbat kide.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}