2024-11-22
InicioRepresiónGrebalariak aske! Irailak 7 herri mobilizazioa Bilbon

Grebalariak aske! Irailak 7 herri mobilizazioa Bilbon


2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorraren harira datorren astean epaituko dituzten Bilboko 4 gazteren inguruan egindako muntaia poliziala salatzeko eta haien absoluzioa eskatzeko herri mobilizazioa iragarri du Bilbon Grebalariak aske! plataformak. Deialdiari sindikatu eta eragile ezberdinak batu dira, LAB barne.



Grebalariak Aske! Plataformaren irakurketa

Egun on! Orain dela 3 hilabete, Grebalariak Aske! plataforma aurkeztu genuen prentsaurreko baten bidez. Plataforma hori helburu argi eta zehatz batekin sortu zen: muntaia polizial bat salatzea eta datorren astean epaituko dituzten Bilboko 4 gazteren absoluzioa eskatzea. 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorrean oso istilu larriak gertatu ziren Bilboko epaitegiaren aurrean, manifestazio jendetsu bat handik pasatzean, eta istilu horietan parte hartu izana leporatzen diete 4 gazte horiei.

Haietako 3 (Jon Telletxea, Urtzi Martinez eta Aitor Fernandez) irailaren 11n eta 12an epaituko dituzte. Laugarrena (Irantzu Yaldebere) beste auzibide batean epaituko dute, garai hartan adingabea zelako. Fiskalak 42 urtetik gorako espetxe zigorra eskatzen du Jon, Urtzi eta Aitorrentzat, 14 urte inguru bakoitzarentzat. Hasiera-hasieratik sinesmen osoz aldarrikatu dugu errugabeak direla, eta irmotasunez salatu dugu ez dagoela leporatzen zaizkien gertakarietan parte hartu izanaren inolako frogarik. Akusazioak daukan oinarri bakarra poliziak gertatutakoaren inguruan emandako bertsioa da.

Zergatik Urtzi, Jon, Aitor eta Irantzu? Deustuko Greba Asanbladako kideak direlako, eta beren auzoetan oso ezagunak direlako mugimendu sozialetan egiten duten lanagatik. Horrexegatik erabiltzen dituzte turko-buru gisa. Agerikoa da ez direla desordenak edo erasoak epaitzen ari, datorren asteko asteazkenean eta ostegunean epaitu nahi dutena beste eredu sozioekonomiko baten aldeko borroka eta konpromisoa da. Kolpe errepresibo honek bi helburu argi ditu: borroka sozialen kriminalizazioa eta sektorerik mobilizatuenen desaktibazioa.

Maiatzean esan genuen eragile sozial, sindikal, kultural eta bestelakoen aldetik ahalik eta babesik handiena lortzen saiatuko ginela, eta jaso ditugun atxikimendu ugariak eta sostengu zabala eskertu nahi ditugu gaur. Euskal Herrian azken greba orokorrak deitu dituzten eragile sozial eta sindikal nagusiak biltzen dituen gunearen babesa ere jaso dugu.

Atxikimendu ugari bildu ditugu puntu hauen inguruan: muntaia polizial honi amaiera ematea eta auzia artxibatzea edo auzipetuak absolbitzea; antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzeko konpromisoa; bidegabekeria hau salatzea eta sozializatzea; eta auzipetuei babesa eta elkartasuna adieraztea. Orain ezin garenez gehiegi luzatu, jaso ditugun atxikimenduetako batzuk soilik aipatuko ditugu:

ESK, ELA, LAB, CNT, CGT-LKN BIZKAIA, EHNE, STEE-EILAS, HIRU, Elkartzen, Bilgune Feminista, M15M Bizkaia,
Berri Otxoak, Ikasle Abertzaleak, SOS Arrazakeria, Askapena, Sare Antifaxista, Urtxintxa Eskola,
Renta Básica Universal Taldea, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Ezker Gogoa, Asamblea Abierta en defensa de las prestaciones sociales, Argilan, Los Miércoles al Sol, Antikapitalistak Euskal Herria, Ekologistak Martxan, Askapena, AHT Gelditu! Elkarlana, Pentsionistak Martxan, Posada de los Abrazos, Mugarik Gabe.

(www.grebalariakaske.wordpress.com blogean zerrenda osoa dago).

Eta, horiez gain, auzipetuen auzoetako auzo elkarte, kultur elkarte eta gazte elkarte ugari, hainbat herritako greba asanbladak, langabeen asanbladak, Bilboko konpartsa gehienak, bazterketa sozialaren aurkako taldeak, musika taldeak eta beste asko. Eskerrik asko guztioi!

Grebalariak Aske plataformaren izenean, eta eragile horien guztien babesarekin, datorren larunbatean, irailak 7, 12:30etan Jesusen Bihotza plazatik abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko deialdia egiten diegu herritar guztiei.

Irailaren 11n eta 12an, epaiketa egingo den egunetan hain zuzen ere, kontzentrazioa egingo da Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean, goizeko 9:30etatik aurrera.

Azkenik, irailaren 11n, asteazkena, manifestazioa egingo da Deustun, arratsaldeko 19:30etan, San Pedro plazatik abiatuta, Grebalariak Aske plataformak eta auzipetuen auzoetako, hau da, Deustuko, Arangoitiko, Deustuko Erriberako eta Indautxuko hainbat taldek deituta.

Mobilizazio horietan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ezin dugu onartu Urtzi, Jon eta Aitor 14 urterako kartzelara joatea. Muntaia polizial hau gelditu egin behar dugu. Lau auzipetuen absoluzioa eskatzen dugu. Eta oso argi daukagu borroka behar-beharrezkoa dela eredu ekonomiko eta sozial justu bat eraikitzeko. Eskerrik asko!
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}


 

      
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.