2024-07-06
InicioNotasZerbitzu PribatuakLAB sindikatuak Altsasuko Lastai gasolindegian langileek jasaten duten tratu iraingarria salatu nahi...

LAB sindikatuak Altsasuko Lastai gasolindegian langileek jasaten duten tratu iraingarria salatu nahi du

2011ko ekainaren 1etik, Lastai S.L. gasolindegia AVIA katearen parte dena, Enplegurako zentro berezi bat da. Data honetatik ez gaitasunak dituzten hamar langile inguru pasa dira zentro berezi honetatik. Langile hauek uneoro tratu iraingarri bat jasan behar izan dute euren lana egiterakoan. Honen adierazle da arrazoi horregatik hartu behar izan duten baja kopurua.

Gaur egun kasu guzti hauetatik hiru, Osasun Laboralaren Nafarroako institutuan daude. Hiru langilek euren egoerak salatu baitituzte. Besteak, kaleratuak izan dira edo euren lanpostua utzi behar izan dute lan baldintza eta tratu jasangaitzaren ondorioz. Kaleratuak izan direnak, baja egoeran zeuden egoera jasanezinaren ondorioz.

Jasotako tratuaren adierazle gisa ditugu, lan egutegiaren falta, neurri gabeko jardunaldiak, euren ez gaitasunak kontutan hartzen ez zituen lanpostuak…. Adibide bat jarrita, langile bakar batek, kotxeak garbitzen ditu, taberna zerbitzatu, oilaskoen makina garbitu, kotxeei gasolina bota eta sukaldea garbitu. Guzti hori tratu iraingarri bat jasaten eta 869 euroren truke.

Guzti hau larriagotzen da, Teodoro Rodriguez Fidalgo eta Juan Carlos Fernandez Olaguek duten gasolindegiak jasotzen dituen diru-laguntzak kontutan hartzen baditugu. Lotsagabe hauek negozio potoloa egiten ari dira ezgaituen kolektiboaren kontura. Lanbide arteko gutxieneko soldataren %50 jasotzen dute langile bakoitzeko eta enpresak langile bakoitzeko gizarte segurantzari eman beharreko %100. Hau da, ez gaitu hauek egiten duten lana, lanpostuari inongo egokitzapenik gabe eta tratu iraingarri batekin, enpresari 548 euro kostatzen zaizkio.

Guzti honetaz aparte Nafar Gobernuak 2011ko ekainak 6ean, enplegu berezietako 12 zentrori, 703.976 euroko diru laguntza eman zien euren instalazioak hobe zitzaten. Lastai, S.L. gasolindegiak 72.000 euroko diru-laguntza jaso zuen. Honetaz gain, gasolindegi honek 2010ean, 9.280,42 euroko diru-laguntza jaso zuen, Lanbide arteko gutxieneko soldataren %50eko kontzeptuan.

Eskandalu baten aurrean gaude, gure eskualdean inoiz eman ez den eskandaluaren aurrean. Ezgaitasunak dituzten pertsonak esplotatuz eta irainduz, enpresari honek negozio egin nahi du. Kolektibo honek dituzten kalte espezifikoekin nahikoa ez eta enpresari hauen tratu jasangaitza aguantatu behar.

LAB sindikatua gaur hemen kontzentratu da, iritzi publikoaren aurrean egoera salatzeko. Denbora daramagu gai honetan lanean, gaur egun osasun laboralaren Nafarroako institutuan salaketak daude. AVIArekin ere harremanetan jarri gara, neurriak har ditzaten exijitzeko. Helburua, langileen eskubideak bermatuak egoteak.

Orain arte dakigun bakarra, jendea hau langileak esplotatzen eta diru-laguntza publikoak jasotzen jarraitzen duela. Nafarroako Gobernuak eta AVIA enpresa albo batera begira ari dira eta hau ezin da horrela izan. Beharrezkoa da Teodoro Rodriguez Fidalgo eta Juan Carlos Fernandez Olague (Autoescuela Ramiro), aktibitate honetatik kaleratzea. LABetik uste dugu enplegurako zentro berezi bezala mantendu beharko litzatekeela, ez gaitasunak dituen kolektiboaren onerako.

Ez dugu sekula onartuko, kolektibo honen aurako eraso eta tratu txarrak. Horregatik, Nafarroako Gobernuari exijitzen diogu, kolektibo honen eskubideak bermatuko dituzten neurriak har ditzan. AVIA eta Jabeei exijitzen diegu, Teodoro Rodriguez Fidalgo eta Juan Carlos Fernandez Olague (Autoescuela Ramiro) pertsonekin izan ditzaketen hartu emanak Eten ditzatela eta bermatu dezatela enplegu zentro berezi honen biziraupena baldintza duinetan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Han comenzado a sacar maquinaria de Mecaner sin siquiera analizar la alternativa solicitada por los agentes sociales

Los agentes que nos hemos mostrado a favor de una transición ecosocial para garantizar el futuro de la planta de Urduliz nos hemos movilizado hoy ante la fábrica.

Pedimos al nuevo Departamento de Educación que convoque las mesas de negociación que estaban en marcha en los colectivos laborales y cumpla el acuerdo...

El 1 de junio de hace un año LAB suscribió un acuerdo laboral con el sindicato Interinok y el Departamento de Educación de la CAV, en el que ambas partes acordamos depositar y desarrollar en las mesas negociadoras los contenidos del mismo.

Reivindicamos la necesidad de publificar el transporte sanitario de la CAV

Desde que La Pau, empresa que opera en Araba y Bizkaia, anunciara el descuelgue del convenio que se encuentra en vigor la incertidumbre se ha apoderado de la plantilla. Hoy nos hemos movilizado en Gasteiz frente a la sede del Gobierno Vasco de Lakua.