2024-07-22
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioIlundaineko Behatoki eta Abegi zentroan izandako gertaeraren oinarrizko ardura egungo gizarte zerbitzu...

Ilundaineko Behatoki eta Abegi zentroan izandako gertaeraren oinarrizko ardura egungo gizarte zerbitzu ereduak duela salatu du LABek

Duela egun gutxi batzuk, Ilundaingo Behaketa eta Harrera zentruan gazte batek bere buruaz beste egin izanaren berria azaldu zen. Egungo gizarte zerbitzu hauen, laguntza eta gizarteratze gaitasunak zalantzan jartzen dituen berria.

Ikuspuntu ezberdinak gordetzen dituzten berriak irakurri ahal izan ditugu, gaztearen arazoei, zentruko funtzionamendu egokiari edo desegokiari, bertako langileen eginkizunari eta abarri erreparatu diotenak. Faktore hauek baldintzagarriak diren arren, ez dugu uste gertaera saiestezina egin dezaketenik, eta hauetatik haratago, egungo gizarte zerbitzu ereduan jarri nahi dugu arreta, gure ustetan, honek baitu holako gertaera baten oinarrizko ardura.

Egungo gizarteak zailtasun handiak ditu ezberdintasunak kudeatzeko. Gizarte Zerbitzu pribatizatuak ditugu, Administrazio publikoek enpresa pribatuen eskuetan utzi dituztenak, gai sozialei ematen dieten garrantzia agerian utziz, bigarren mailako afera dira beraientzat. Ezin ahaztu ere, zentru hauetan ematen den arreta eredua, erabiltzaileen beharrak betetze bidean etengabeko eztabaidan eta moldaketan egon beharrean, askotan ez atzera ez aurrera, eta erantzunik gabeko praktikekin aurkitzen duguna.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.