2025-03-28
InicioEnseñanzaEducaciónItsasmendikoi eskoletako hirugarren greba deialdiak erantzun positiboa izan du

Itsasmendikoi eskoletako hirugarren greba deialdiak erantzun positiboa izan du

Atzo, Itsasmendikoi Nautika eta Nekazal eskolatan deitutako grebak parte hartze handia izan zuen. Grebarako hirugarren deialdia izaki, langileen %60a inguruk gelditu zuen pribatizazioa salatu eta zentru hauek ematen duten zerbitzua hezkuntza sailak bere gain har dezan eskatzeko. 

Egunean zehar mobilizazio ezberdinak egin zituzte Nautika eta Nekazal eskoletako langileek. Langile asko baserritar edo eta arrantzale jantzita mobilizatu ziren delegazio aurrean lehenik eta gerora nazioarteko udal bilkura burutzen ari zen La Ahlondiga Zentro Zibikoaren aurrean.

Itsasmendikoi zentruetako langileak pribatizazioa salatu eta zentru hauek ematen duten zerbitzua hezkuntza sailak bere gain har dezan eta bertako langile finko zein ordezkoak administrazio publikoan integratzea eskatzen dute. Gai horietaz hitz egiteko bilerak eskatu dizkiote administrazioari, baina ez dute gaur-gaurkoz erantzun baikorrik jaso oraindik. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB no aceptará ningún despido forzado en la empresa Ekide

El 27 de marzo se celebró la segunda reunión del periodo de consultas entre la dirección de la empresa y la representación de las y los trabajadores.

Euskararen arloan indarraldira pasatzeko unea iritsi da

Justizia injustuaren aurrean, borroka da bidea.

LAB denuncia el apoyo de las instituciones vascas a las políticas industriales a favor del sector armamentístico

El sindicato ha realizado una acción de protesta ante la sede de SPRI en Bilbo, en solidaridad con Palestina y para denunciar el negocio que está realizando la industria con el genocidio. Del mismo modo, ha mostrado su preocupación ante el argumento de que invertir en armamento, supuestamente, es una fantástica oportunidad de mercado.