2024-11-23
InicioSin categorizarAinhoa Etxaide: "Bihartik aurrera Gutun Soziala eztabaidatuko dugu. Tresna berri bat langileon...

Ainhoa Etxaide: «Bihartik aurrera Gutun Soziala eztabaidatuko dugu. Tresna berri bat langileon Euskal Herriaren alde borrokatzeko»


Eskubide sozial eta laboral duinen alde sindikatu eta eragile sozialek mobilizatzeko deialdiari jarraituz, milaka euskal herritar atera dira gaur kalera Hego Euskal Herriko lau hiribuetan. LABeko idazkari nagusiak Gasteizen hartu du hitza. Besteak beste "borrokak merezi duelako eta gure etorkizunaren jabe izan nahi dugulako" egin duela greba gaur Euskal Herriak aldarrikatu du. Honekin batera, greba hau antolatzeko Euskal Herriko bazter guztietan egoera honek alternatiba duela defendatu duen oro zoriondu nahi izan du.

AINHOA ETXAIDE, LABeko IDAZKARI NAGUSIAREN INTERBENTZIOA

Greba orokorrak parlamentu sozialak omen dira. Hemen dago Herriaren parlamentua; kapitalak bereak egin dituen gobernu eta instituzioen aurrean. Berriro, langileen duintasunak hartu ditu Euskal Herriko kaleak, politiko gehienek bere duintasuna aspaldi galdu zutelako instituzioetan.

Gauzak bihar berdin jarraituko omen dute. Hori da patronalak grebari buruz esateko duen guztia. Egoera aldatuko duena zer den badakigu: eredu berri bat eraikitzea, hemen, Euskal Herrian, gure bidea eginez, Madrileko erabakietatik aldenduz, botere ekonomikoaren aginduen aurrean planto eginez. Justizia sozialean oinarritutako prozesu soberanista bat burutuz.

Egin ezazue behingoz Herri honen mesedetan lan piskat enplegua sortzea zuen esku dagoelako. Aprobetxa ezazue eguna enplegua sortuko duen politikei buruz hitz egiteko, ezagunak dira eta gaur euskal Herriko herri guztietan entzuten dira: lana banatzea, lanorduak murriztuz eta ordu extrak debekatuz. Industrian inbertitzea, zerbitzu publikoak indartzea, ekonomia suspertzeko prestazioak eta soldatak hobetzea. Emakumeek egunero egiten duten ekarpenaren balio ekonomikoa behingoz aitortzea eta enplegu iturri bilakatzea.

Guzti horrek sortzen du enplegua, baina zuek UKO EGITEN DIOZUE ARAZO HORI KONPONTZEARI. Horregatik, gaur, greba orokor berri baten aurrean gaude.

Gauzak bihar berdin jarraituko omen dute. Bai noski, egoera aldatzeko eredu berri bat eraikitzen ez bada. Eredu berria eraiki behar dugu: hemen, Euskal Herrian, gure bidea eginez, Madrileko erabakietatik aldenduz, botere ekonomikoaren aginduen aurrean planto eginez, Iruñeako eta Gasteizeko parlamentuak eredu sozial berri bat eraikitzeko behar ditugun aldaketa politiko eta sozialak adosteko erabiliz.

Egoera aldatuko da politikak aldatzen direnean, eta aberastasuna, GUK SORTUA DEN ABERASTASUNA, arazoa konpontzeko erabiltzen dugunean: gaur esku gutxi batzuetan dagoen aberastasuna herritarrak babesteko, ekonomia erreala indartzeko eta eredu berria eraikitzeko erabiltzen dugunean emango zaio buelta egoera honi.
Biharko egoera ekonomiko eta soziala gaurko bera izango bada, zuek zarete horren erantzule, zuek hartzen dituzuen erabaki politikoek garamatzelako horretara.

Berriro greba? Bai berriro ere euskal langileak kaleak hartzen!! Gure borrokan aurrera egiteko modua hau delako. Gure posizioak, aliantzak eta eskakizunak bihar gaur baina indartsuagoak izango dira.

Guztiaren gainetik, borrokak merezi duelako eta gure ETORKIZUNAREN JABE IZAN NAHI DUGULAKO GAUR EUSKAL HERRIAK GREBA OROKORRA egin du berriro ere. ZORIONAK!

Zorionak greba hau antolatzeko Euskal Herriko bazter guztietan egoera honek alternatiba duela aldarrikatzen ibili zaretenei. Zorionak mehatxuen gainetik gaur burujabetza ariketa bat egin eta kalera ateratzea erabaki duzuenei! Eta nola ez, gure elkartasunik beroena hori egiteko aukera lapurtu dieten guztiei guztiei, zerbitzu minimoetan dabiltzatenei, eskubiderik gabe lan egitera kondenatuak daudetenari eta Euskal Herrian behar luketen baina oraindik ez dauden euskal langile guzti guztiei.

Guri ez digu inork entzun langileei esaten greba egiteak arazoak egun batetik bestera konpontzen dituenik. Guk egia esaten dugu: egoera honi buelta ematea bide luze baten emaitza izango dela, eraldaketa prozesu baten emaitza izango dela. onartzen dugu zaila izango dela, baina guk dioguna da PROZESU HORI POSIBLEA DELA LANGILEOK BIDE HORI HARTZEN BADUGU ETA LANGILEOK BAGARA HERRI HONETAN BENETAKO PROTAGONISTAK. Eta EUSKAL HERRIAN PROZESU HORI MARTXAN DAGOELA.
Aldaketak eragin egin behar dira, ez dizkigute oparituko. Ez ditu inork guk behar ditugun aldaketak borrokatuko.
Aldaketak eragiteko bidea eragileak izatea da, begiraleak izateari utzi eta eraldaketa prozesuaren motorrak izatea. Alternatibarik dago? noski baietz, langile borroka eta mugimendu sozial sendo duen herriak beti beti dago alternatiba.

Mobilizazioak alde batera uzteko eta akordioak egiteko garaia omen da. Gu prest gaude benetako akordioak egiteko bai: erreforma fiskal sakon bat egiteko beharrezkoak diren akordioak, zerbitzu publikoak garatzeko akordioak, lanordua murrizteko formulak adosteko akodioak.

Non dira HORRETARAKO PREST DAUDEN GOBERNU ETA INSTITUZIOAK? Herri akordioak eskatu ditu Urkulluk. Gaur erakutsi dute inoiz baino argiago ze leku duten gure arazoek eta gure eskakizunek euren agendan. Herri akordioak ezin dira Herririk gabe eraiki Urkullu jauna, ezin dira herri hau aurrera ateratzen duenari bizkarra emanez atera. Zuzendu ezazu behingoz zure ipar orratza. Herri hau ez dute dozena bat espekulatzailek aurrera ateratzen, Herri honen motorra euskal langileak gara!! Herri akordioak nahi badituzu greba honetan dituzu edukiak eta subjektua.

ES LA HORA DEL ACUERDO. Sí. Para cambiar de forma radical las políticas que han generado esta situación. Motivos non os van a faltar porque ayer nos presentaron la agenda de las nuevas reformas: atacar pensiones, otra reforma laboral, una fiscalidad todavía más injusta, privatizar aún más la sanidad. Reformas que se suman a la LOMCE, y a los recortes que este Gobierno ya está haciendo.

Es el momento de acordar fórmulas para repartir el trabajo reduciendo jornada y no permitiendo meter horas extras habiendo más de 200.000 personas en el paro. Es hora de reconocer de una vez el valor economico de la aportación que realmente hacen las mujeres y hacer de ese ejercicio una gran fuente de empleo digno.

¿Acuerdos? Claro que los necesitamos. Necesitamos acuerdos para impulsar cambios reales. Razones sobran para apostar por un cambio radical de las politicas, existe masa social para hacerlo y motivos no van a faltar para dejar de una vez este camino diseñado en Bruselas y aplicado desde Madrid.

Ayer nos presentaron la agenda de nuevas reformas, atacar pensiones, salarios y medidas para imponer un sistema fiscal mas injusto si cabe, privatizar sanidad. Acuerdo de pais? Aqui esta la fuerza social necesiaria para hacer el acuerdo basico: NO APLICAR TODAS ESAS REFORMAS Y DEPOSITAR EN LA SOCIEDAD VASCA LA CAPACIDAD DE DECIDIR QUE POLITICAS VAMOS A HACER PARA SALIR DE ESTA CRISIS.

Llevamos 6 huelgas generales mostrando que hay mayoria social y sindical suficiente para apostar por otra via que no sea la imposición de medidas antisociales. Huelgas y todo tipo de movilizaciones rechazando reformas capitalistas y reivindicando una salida propia y construida de forma democratica a esta crisis. DONDE ESTA EL GOBIERNO VASCO PARA CONSTRUIR ESOS ACUERDOS?

¿CUALES SON LAS INSTITUCIONES DISPUESTAS A SER INSTRUMENTOS REALES AL SERVICIO DEL PROCESO DE TRANSFORMACION SOCIAL QUE EUSKAL HERRIA NECESITA ANTE ESTA CRISIS?

El problema no somos nosotros. Para construir acuerdos hay que hacer algo tan básico como apostar por gestionar esta crisis de forma democrática. Garantizando la participación de la sociedad en las decisiones que determinan cómo va a ser nuestro futuro, permitiendo a la sociedad vasca decidir sobre las políticas económicas y sociales que se tienen que aplicar. Hay que hacer un ejercicio básico de soberanía política: plantarse ante el poder económico y dejar de ser obediente a un Estado que no reconoce nuestro derecho a decidir nuestras políticas económicas y sociales.

Los acuerdos de País son necesarios para avanzar en un proceso de construcción nacional y social. Son necesarios para construir un nuevo modelo social. Acuerdos para destruir derechos sociales y laborales no son acuerdos, SON PACTOS AL SERVICIO DEL CAPITAL. Si de lo que se nos acusa a los que hoy hemos salido a la calle es de no torpedear esos pactos SI, EFECTIVAMENTE SOMOS CULPABLES y queremos seguir siendo un tropezon en el ese camino.

Euskal Langileok erantzukizun osoz ari gara jokatzen krisi honen aurrean. 2009an eman genezakeen urratsik garrantzitsuena eman genuen: gure eskubideak defendatzea, Euskal Herrian gure eskubide sozialetan oinarritutako eredu berri bat ezartzeari ez uko egitea. Eta gaur aurrera urrats garrantzitsua eman dugu bide horretan.

Hori da krisi honetan gure erantzukizun historikoa: etorkizunean eskubideak edukitzea gaur egiten dugunaren emaitza izango da. ETA ESKUBIDEAK IZANGO DITUGU, BEHAR DUGUN ETA MEREZI DUGUN EREDU SOZIALA IZANGO DUGU LANGILEOK HERRI HONEK BEHAR DUEN ALDAKETA PROZESUAREN ZUTABE ETA PROTAGONISTA NAGUSIAK izatea erabaki dugulako.
Greba batek ez du egoera egun batetik bestera iraultzen. Horrela da, egoera iraultzeko iraultza behar delako. Gaur greba egin dugu, bihartik aurrera GUTUN SOZIALA EZTABAIDATUKO DUGU. TRESNA BERRI BAT LANGILEON EUSKAL HERRIAREN ALDE BORROKATZEKO.
PARTE HARTU, HITZA HARTU, EGIN ZAITEZTE ZUEN ETORKIZUNAREN JABE, EGIN GAITEZEN GURE HERRIAREN ETA GURE ETORKIZUAREN, JABE HORRETARAKO DUGUN BIDEARI EUTSIZ: ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA, HORREK EGIN GINTUEN ESKUBIDEEN JABE ETA BORROKAK EGINGO GAITU ASKEAK.

Gora Euskal Herriko langileria!!!
Gora Euskal Herria libre eta sozialista!!

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.