2024-12-22
InicioSin categorizarGrebalariak ASKE! plataformak mobilizazio sozialen kontrako jazarpenaren eta errepresioaren areagotzea salatu du

Grebalariak ASKE! plataformak mobilizazio sozialen kontrako jazarpenaren eta errepresioaren areagotzea salatu du

Grebalariak ASKE! plataformak prentsaurrekoa eskaini du gaur batez ere greba orokorren testuinguruan ematen ari den jazarpenaren eta errepresioaren areagotzea salatzeko. Modu berean, dei berezia egin die arlo sozial eta sindikalean lanean ari diren pertsonei eta herritar guztiei, lanean jarraitzeko, errepresioaren aurrean ez kikiltzeko, auzipetutako pertsona guztiei elkartasuna adierazteko eta maiatzaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko. 

GREBALARIAK ASKE! Plataformaren 

Maiatzaren 30ean beste Greba Orokor bat deituta dago Euskal Herrian. Greba hori beste aurrerapauso bat izango da gure eskubideen defentsan, egunetik egunera gero eta gehiago murriztu, mugatu eta zapaltzen dizkiguten eskubideen defentsan. Aurrekoetan gertatu den bezala, greba eguna hurbiltzen den neurrian hemen sistema kapitalista basati honi eusten diotenek errepresioa areagotzeari ekin diote.

Hala, azken asteotan Iruñeko 5 gazte epaituak izan dira, Estafeta kalean ustezko pikete batean gertatutako eraso batzuengatik, nahiz eta gazte horietako batzuk handik hurbil ere ez zeuden eta beste batzuek inolako erasoan parte hartu izana ukatzen duten. Bestetik, fiskaltzak 4 urtera arteko espetxe zigorrak eskatu ditu Gasteizko 7 pertsonarentzat, martxoaren 29ko greban Xuban Nafarrate gazteak pairatu zuen eraso bortitza salatzeko kontzentrazio batean parte hartzeagatik. Eta orain dela gutxi jakin dugu fiskaltzak espetxe-zigor eskaera neurrigabea egin duela Deustuko Greba Asanbladako kideak diren Bilboko 3 gazterentzat: 42 urte guztira, 14 bakoitzarentzat. Azken kasu hori muntaia polizial hutsa da, polizien deklarazioetan soilik oinarrituta dago. Sindikatuen manifestazioa Bilboko epaitegiaren albotik pasatzean krisiaren kontrako margoketak egiten ari zen talde bat atxilotzen saiatu zirenean bi ertzaini egindako eraso bat hiru gazte horiei leporatu nahi diete.

Ez da kasualitatea mugimendu sozialetako kideen kontrako eta sistema sozial eta ekonomiko justuago baten alde lan egiten duten pertsonen kontrako eraso horiek guztiak hurrengo greba baino aste batzuk lehenago gertatzea. Azken greba orokorraren aurretik, Gernikako pikete baten kontrako epaiketa egin zen: 72 urteko espetxe-zigorra eskatzen zuten azkenean absolbituak izan ziren 18 pertsonarentzat. Halaber, greba baino egun batzuk lehenago, Ertzaintzak Imanol Gonzalez gaztea atxilotu zuen Balmasedan, sindikatuen aurreko deialdian gertatutako eraso bat leporatuz. Eta Iruñerrian greba guztien ondoren grebalari asko atxilotuak izan dira, hainbat delitu leporaturik. Azkenik, Xuban Nafarrateren kasua gogorarazi nahi dugu: martxoaren 29ko greban oso eraso bortitza pairatu zuen, eta gaur egun bera dago inputatuta, bi kiderekin batera. Berak jarritako salaketa artxibatua izan da, baina familiak helegitea jarri du.

Kasu horiek guztiak salatzeko asmoz, Grebalariak Aske! plataformatik prentsaurreko bateratu hau antolatu dugu. Hemen dira Deustuko, Gernikako, Gasteizko, Iruñerriko, Lizarrako, Balmasedako eta Bilboko auzipetuetako batzuk, beraien senide eta lagunekin batera. Hemen bildu garenok mobilizazio sozialen kontrako jazarpenaren eta errepresioaren areagotzea salatu nahi dugu, batez ere greba orokorren testuinguruan.

Hemendik, dei berezia egin nahi diegu arlo sozial eta sindikalean lanean ari diren pertsonei eta herritar guztiei, lanean jarraitzeko, errepresioaren aurrean ez kikiltzeko, auzipetutako pertsona guztiei elkartasuna adierazteko eta, nola ez, maiatzaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko. Halaber, maiatzaren 30ean langile guztien greba eta mobilizazio eskubideak babesteko eskatzen diegu Gasteizko eta Iruñeko Barne sailetako arduradunei.

Azkenik, Grebalariak Aske! plataformatik gogoratu nahi dugu mobilizazio eta ekimenen dinamika bat jarriko dugula abian Bilboko 4 gazteren kontrako auzia artxibatzea eskatzeko. Ahal beste eragile sozial eta sindikalen inplikazioa eta ahalik eta herritar kopururik handienaren atxikimendua lortzen saiatuko gara. Aitor, Irantzu, Jon eta Urtzi errugabeak dira, ez dago leporatzen zaien erasoan parte hartu izanaren inolako frogarik, guztia poliziaren bertsioan oinarrituta dago, eta astakeria hutsa da bakoitzarentzat 14 urteko kartzela eskatzea. Era berean, horrelako muntaia eta ekintza errepresibo guztiak buka daitezela eskatzen dugu.

Maiatzaren 30ean denok grebara, eskubide sozial eta laboral duinak bermatuko dituen Gutun Sozialaren defentsan.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...