2024-11-23
InicioEuskal HerriaUribe KostaEnplegu duina, eskubide sozialak eta ondasun banaketa borrokatzeko koordinakundea aurkeztu dute Uribe...

Enplegu duina, eskubide sozialak eta ondasun banaketa borrokatzeko koordinakundea aurkeztu dute Uribe Kostan

Pasadan larunbatean, martxoak 16, Uribe Kostako Enplegu duin, Eskubide Sozial eta Ondasunen banaketaren aldeko Koordinakundeak bere burua aurkeztu zuen Negurin. Koordinakundea osatzen duten Erandio, Leioa, Berango eta Urdulizeko langabetuen asanbladak, Leioan Bagabiz eta Erromo Duin plataformak, Sopelako Plaza Beltza eta UribeKostako ELA, LAB, STEE-EILAS, ERANI eta Bilgune Feministak maiatza bitarteko Borroka dinamika ere aurkeztu zuten.

Uribe Kostako Koordinadoraren komunikatua / Comunicado de la Coordinadora de Uribe Kosta

ESKUBIDEEN MAREAN HARTU URIBE KOSTAKO 3 OLATUAK

«Han pasado ya cuatro meses desde que, dentro de la iniciativa Euskal Herria Martxan del Gune Nacional sociosindical, nos juntamos para organizar la marcha comarcal por el empleo digno y los derechos sociales, y hemos pensado que éste era un momento apropiado para presentar los resultados de nuestra coordinación hasta la fecha así como las iniciativas que vamos a desarrollar en los próximos meses.

Erandio eta Erromo arteko ibilaldi hartan Erandioko Langabetuen Asanblada, Leioan Bagabiz, Erromoko Greba Batzordea (egun, Erromo Duin Kolektiboa), Sopelako Plaza Beltza Kulturgunea, ELA eta LAB elkartu ginen. Martxa egin eta berehala, ordea, egungo egoera larriaren aurrean, lan duinaren eta eskubide sozialen aldarrikapen iraunkorra egiteko beharra sumatu genuen.

Así, el Año Nuevo trajo consigo nuevos proyectos y nuevas caras también: se han ido sumando a la Coordinadora la Asamblea de Parados de Berango, la de Urduliz, Uribe Kostako Gazte Zukgua, el sindicato STEE-EILAS, Bilgune Feminista y Eztabaida Gune Antiautoritarioa de Algorta. Por supuesto, la lista permanece abierta y cualquier colectivo que esté interesado en la lucha por los derechos sociales y laborales en Uribe Kosta no tiene más que ponerse en contacto con cualquiera de las organizaciones participantes para acercarse a la Coordinadora.

Komunikaziorako eta esperientzia trukerako espazioa ez ezik, borroka bateraturako sukaldea ere da Koordinadora. Azken asteetan, Uribe Kostako egoera sozialaren analisia egin eta bertako arazoei aurre egiteko dekalogoa osatu dugu, baita berau jendarteratzeko eta aldarrikatzeko egutegia ere.

Nos mueve a esta lucha la convicción de que necesitamos un modelo que ponga a las personas por encima de los beneficios bancarios y empresariales. Constatamos, asimismo, que la situación social en Uribe Kosta se aleja cada vez más de la imagen de riqueza y bienestar que tienen muchas personas de otras zonas sobre la vida en nuestros pueblos debido, entre otras cosas, a esas marcas que ostentamos en cuanto al precio de la vivienda o la cesta de la compra. En esta comarca el paro ha subido un 38% en cuatro años, hasta dejar 11.384 personas desempleadas a finales de 2012. Hablamos de 145 EREs sólo en ese año. Hace 15 años en Uribe Kosta había tejido industrial y empresas de gran tamaño que generaban numerosos puestos de trabajo, muchas de ellas han acabado cerrándose y el tejido industrial ha ido desapareciendo, Mecánica de la Peña, Earcanal, Somme, Ercosa, Metalquímica, Westinghouse…y muchas otras; de casi un 10% de comercios cerrados en Leioa y un 6% en Getxo. Hablamos también de una precariedad generalizada en el sector de servicios, mayoritario en la comarca.

Queremos subrayar que uno de los mayores efectos de estos desastres es la expulsión de las mujeres del mercado laboral y su relegación, una vez más, a las tareas de cuidados. En medio de esa situación de emergencia las instituciones insisten en apostar por el desmantelamiento del llamado Estado del Bienestar a través de reformas, recortes y privatizaciones que ya han demostrado tener el efecto contrario al que afirman perseguir. Aquí, valgan como ejemplo los recortes de la Renta de Garantía de Ingresos, el que se primen las plazas privadas de guardería en lugar de fomentar las públicas, o la preocupante posibilidad de que se privatice la gestión del hospital de Urduliz.

Langabezia igoarazi eta jendartearen gehiengoa txirotzen duten bitartean, politika horiek banketxe eta enpresa handien etekinak eta pribilegioak handitu egiten dituzte. Izan ere, horixe baitute helburu nagusia. Gaur, atzo bezala, gutxi batzuk hau [Lezama-Legizamon] bezalako jauregietan bizi diren bitartean, beste askok alokairua edo hipoteka ordaintzeko gorriak ikusten dituzte, edota Lanbiden dagokiena eskatzeagatik umiliatu egiten dituzte. Biolentzia da hori guztia, gure espaloietan azken aldian biktima bat baino gehiago utzi duen bortizkeria gordina.

Egoera latz horren aurrean, aski dela oihukatu eta gure eskubideen aldeko marea eragin nahi dugu. Hiru olatuk osatuko dute gure borroka: enplegu duina, babes soziala eta ondasunaren banaketa –lana ere ondasun gisa hartuta, jakina–. Osatu berri dugun dekalogoak hiru ardatzok garatu egiten ditu:

Enplegu duinaren aldeko borrokan, besteak beste, lanaldia 35 ordura murriztea, erretiro-adina 60 urtera jaistea, aldi baterako lan enpresen ordez udal lan-poltsak bultzatzea, bizitze kalitatea hobetzeko zerbitzutan lanpostu publikoak sortzea eta emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna aldarrikatzen ditu dekalogoak.

En cuanto al reparto de la riqueza, reivindicamos una política fiscal justa y progresiva, y exigimos que se persiga el fraude, los paraísos fiscales y la economía sumergida. Reclamamos un reparto justo del trabajo productivo y reproductivo que evite la condena sistemática de la mujer a labores no retribuidas. Además, entendemos que es necesario introducir un Salario Social entendido como un derecho que permita a toda persona tener una vida autónoma y digna.

En el área de la protección social, abogamos por el mantenimiento de los servicios públicos y las prestaciones sociales, y proponemos la creación de programas para que personas que no hayan cotizado suficiente puedan completar sus cotizaciones y acceder a pensiones dignas. En cuanto a la vivienda, el decálogo demanda un censo de vivienda vacía para destinarla al alquiler social, y exige a las instituciones que compren las viviendas desahuciadas para realojar en régimen de alquiler a las víctimas de los lanzamientos.

Amaiera aldean dekalogoak eskualdeko iruzurra eta ustelkeriaren amaiera eskatzen du eta, merkatal gune handien aurrean, bertoko denda txikiak defendatzen ditu. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldarrikapena egiten du azkenik.

Lehen aipatutako hiru olatu horiek hartzera gonbidatu nahi ditugu Uribe Kostako biztanleon duintasunean sinesten duten pertsona guztiak. Horretarako, datozen asteetan dekalogoa jendarteratzeko dinamika trinkoa gauzatuko dugu. Edozein aukera baliatuko dugu kalean azaltzeko eta ahalik eta atxikimendu gehien lortzeko. Mobilizazioak ere aurreikusi ditugu: besteak beste, apirilaren 28an lan-osasunaren aldeko ekimena antolatuko dugu, eta maiatzaren 11n Erandiotik eta Urdulizetik abiatuta, eskualde mailako martxa eta bukatzeko manifestazioa egingo dugu Algortan dekalogoari atxikitako eragile guztiekin batera.

Coge, pues, las tres olas de Uribe Kosta:
Empleo digno.
Protección social.
Reparto de la riqueza.

Lagunok, borroka soziala ezin da azpikontratatu! Kalean ikusiko dugu elkar!

Erandioko Langabetuen Asanblada, Leioako Langabetuen Asanblada, Berangoko Langabetuen Asanblada, Urdulizeko Langabetuen Asanblada (Iraupen Elkartea), Leioan Bagabiz Plataforma, Erromo Duin Plataforma, Sopelako Plaza Beltza, Uribekostako ELA, LAB, STEE-EILAS sindikatuak, Ernai eta Bilgune Feminista.» 

KOORDINAKUNDEAREN DEKALOGOA

«2012ko abendu amaieran 11.384 langabe zegoen Uribe Kostan (5.778 emakumezko eta 5.606 gizonezko). 2008ko datuekin alderatuz, gure eskualdeko langabe kopurua %38,5 hazi da.

Iaz 145 enplegu-erregulazio espediente gauzatu ziren eskualdeko lantokietan. Ondorioz, 209 lagunek enplegua galdu eta 1.481ek lan-jarduna eten edo gutxitu behar izan dute. Horiei guztiei zenbatezinak diren banakako kaleratzeak gehitu behar dizkiegu, gainera, bereziki emakumeei eragiten dietenak.
Hamaika dira ateak itxi behar izan dituzten herrietako dendak: azken bi urteotan Leioako denden %8-10 itxi da eta Getxon 2006an baino %6 komertzio gutxiago dago.
Duela 15 urte Uribe Kostako sare industriala sendoa zen: lanpostu asko sortzen zituzten enpresa handi eta garrantzitsuen kokalekua zen. Horietako asko itxi egin dituzte eta industria ehuna desagertuz joan da. Besteak beste, Mecánica la Peña, ARN, Westinghouse, Metalquímica, Earcana, Borden, Micromotor, Aceriber, Somme eta Ercosa.

Egun, eskualdeko sektore indartsuena zerbitzuena da. Industria jardun ekonomikoaren %19 den bitartean, zerbitzuen sektorea %80koa da eta bertatik eratorritako lanpostu gehienak guztiz prekarioak dira.

Prekarietatea pobrezia, bazterketa, egonkortasun-eza eta abar da, eta pertsonen bizi-baldintzetan nabarmen eragiten du, bereziki emakumeengan. Horren adibide da kontratazio partzialaren gehikuntza nabarmena. Hori gutxi balitz, gure udalerri batzuetako bigarren eskuko etxebizitzak Euskal Herriko garestienak dira: Getxo (4.338€/m2), Leioa (3.919€/m2) eta Sopela (3.884E/m2) eta estatu mailan erosketa saskirik garestiena duen hiria Getxo da, urteko bataz-besteko 7.115 euroko gastuarekin.

Zerbitzu sozialak inoiz baino beharrezkoagoak diren une honetan, erakundeek murrizketen aldeko hautua egin dute. Horren adibide, ondokoa: haurreskola publikoen eskaintza murritzaren aurrean sektore pribatua indartzeko aukera (eskualdeko haurreskola publikoetan 513 leku besterik ez dago 0-3 urte arteko umeentzat). Eta horri gehitu behar zaio gizarte-segurantzaren prestazioa jasotzeko eskubidea murriztu eta mugatu izana; baita epaitegietako azken erreforma ere, gure eskubideen defentsa exijitzeko tasak ordaintzera behartzen gaituena. Babes sozialeko murrizketek eta zerbitzu publikoen pribatizazioak, era berean, emakume asko behartu dituzte lan merkatua uztera edo beren jarduna murriztera, zaintza lanak beregain hartzeko.

Eskualdeko argazki larri honen aurrean salatzen dugu, horrenbestez, egungo pobrezia- eta prekarietate-egoera sortu eta mantentzen dutenak ondokoak direla: Euskal Herrian inposatzen ari zaizkigun politikak. Izan ere, politika horien ardatza da zerbitzu publikoak ahultzea eta eskubide sozialak murriztea, eta gainera, langileen lan-baldintzak okertzea helburu duten lan-politikak bultzatzen dituzte.

Politika horiek eramaten ari dira euskal jendartearen zati bat bazterketa sozialera eta pobrezian bizitzera. Eta bitartean gutxi batzuk izugarrizko irabaziak metatzen ari dira. Horietako bat da Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidentea: Plentzian du etxebizitza eta, besteak beste, urteko 3,02 milloi euro gordineko bizi osorako pentsioa du. Baina Goirigolzarri ez da bakarra eta horietako askok besteak beste Neguriko familia dirudun eta aberastutakoak: Ybarra, Delclaux, Aresti, Lezama Leguizamon, Castellanos, Lipperhide, Ampuero, MacMahon, Sendagorta… beren ondasunak esplotazioa eta plusbalioa bidez metatu dutenak, du bizileku Uribe Kosta. Finantza-botere eta ekonomiei men egiten dieten gobernuen politikek pribilegiodun gutxi batzuei mesede egiten diete.

Espekulazioa ere izugarria da gure ingurunean. Eten barik eraikitzen segitzen duten arren, gazteriari ezinezko zaio gurasoen etxetik irten eta burujabe izatea, eta etxeen desjabetzeak gero eta maizago gauzatzen dira. Leioan, adibidez, 11.000 etxebizitza dago eta horietatik 1.376 (%12,75) hutsik dago.

Jendarte eredu honek alternatiba behar du, izan ere, gutxi batzuek gehiengoaren miseriaren kontura aberastean eta herriaren esplotazioan oinarritzen da. Tresna eraginkorrak behar ditugu aberastasunaren eta lanaren banaketa justua ardatz izango duen jendartea eratzeko, pobrezia sustatzen duten elementuak deusezteko, babes sistema soziala indartzeko, arrisku egoerei erantzuteko eta egungo eredua eraldatuz parekidetasun eta justizian oinarritutako jendartera jauzi egiteko.

Uribe Kostako koordinakundetik ondokoa eskatzen dugu:

1. Enplegu duina: Kalitatezko lanpostuen sorrera erreala eragingo duten politikak sustatzea, aurrekontu propiodunak, eta ondoko puntuak aintzat hartuko dituztenak:
1.1 – Lan -ardunaren murrizketa eta banaketa ardatz izanik, lanpostuen sorrera sustatzea, bereziki lan merkaturatzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboei zuzenduta (emakumeak, gazteak, etorkinak, urritasunak dauzkaten pertsonak eta 55 urtetik gorakoak), betiere bizitza pertsonal, laboral eta familiarra bateratzea ahalbideratzeko neurriak kontuan izanda:
+lan jarduna astean 35 ordutara murriztea
+aldi baterako kontratazioan dagoen iruzurraren aurkako borroka indartzea
+erretiro adina 60 urtetakoa izatea
+bizitza laboral, pertsonal eta familiarra bateratzeko neurriak ezartzea
+zerbitzu publikoak ez pribatizatzea
+gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna ahalbidetzea kontratazioan nahiz laneko balditzetan eragitea
1.2- Udaletako aldi baterako lanpostuen kudeaketa publiko eta gardena, lan-poltsa irekien bidez kudeatutakoa eta interesa duen orori irekitakoa:
+Aldi baterako lan-enpresen bidez kontrataziorik ez egitea
+Aparteko ordurik ez onartzea
+Lan eta negoziazio kolektiboko erreforma aplikatzen duten enpresarik ez azpikontratatzea
1.3- Lan poltsa bat sortzea Uribe Kostako enpresetako behargin eskaerari erantzuteko
1.4- Bizi-balditzetan zuzenean eragiten duen zerbitzua hobetzeko politikak indarrean jartzea: mendeko pertsonen arretarako zerbitzua, eremu sozio-sanitarioa, mugikortasuna errazteko ingurunearen berritze eta egokitzapena, azpiegitura soziala eta ingurugiroa kontuan izanik.

2. Laneko segurtasun eta osasuna bermatzea:

3. Aberastasunaren banaketa bermatzeko neurriak:
3.1- Fiskaltasun justu eta progresiboa: Pertsona orok dituen ondasunen arabera eta era progresiboan zergak ordain ditzan, lanetik eratorritako ondasuna izan nahiz kapitaletik eratorria izan. Iruzur fiskalaren aurkako neurriak hartu behar dira: enpresarien iruzurraren aurka, paradisu fiskal eta ezkutuko ekonomiaren aurka.
3.2- Soldata soziala, bizitza autonomo eta duina izateko, eskubide gisa. Gutxieneko diru- laguntza, BPGren %37,5 suposatuko lukeena.

4. Zerbitzu Publikoak mantendu eta indartzea
4.1- Zerbitzu publikoen pribatizaziorik ez. Gastu publiko gehiago bideratzea osasunera, hezkuntzara, mendeko pertsonen arretara, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko politiketara, babes soziala bermatzeko neurrietara, tratu txarrak jasandako emakumeen babes eta birgizarteratzeko eginkizunetara…
4.2- Zerbitzu Sozialak behar berrietara egokitzea, bazterketa soziala jasateko arriskuan daudenei lagundu eta alternatibak bilatzen laguntzeko.
4.2- Gizarte langileen egitekoa berreskuratuz, sistema garatzea.
4.3- Diru-laguntzen onuradunak gaizkiletzat ez jotzeko sentsibilizazio plana.

5. Diru-laguntza sozialak mantendu, garatu eta bermatzea (aurrekontu-sail itxi batera lotuta ez dagoena)
5.1- Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eskubideak dira eta berauek jasotzeko zailtasunak jartzea iruzurra egitea, delitua eta tratu txarra da.
5.2- Zerbitzu publiko eta sozialen mantenurako aurrekontu publikoak birritan ez ordaintzea.

6. Emakumeen aurkako diskriminaziorik ez; ez arlo sozialean, ez lan-merkatuan , ez lan erreproduktiboan…
6.1- Berdintasun planak sustatzea enpresa pribatuetan. Erakunde publikoetan horien aplikazioa bermatzea.
6.2- Aukera-berdintasuna bermatzeko ikuskaritza-zerbitzua indarrean jartzea.
6.3- jazarpen sexualen aurkako protokoloak egitea.
6.4- Behar adina kotizatu ez dutenei kotizazioa osatzeko plangintza egin eta martxan jartzea.

7. Uribe Kostako iruzur eta ustelkeria sistematikoa behin-betiko deuseztatzea, Erandio eta Lemoiz arteko espekulazioarekin amaituz.
7.1- Pobrezia, prekarietatea eta egoera hau sustatzen duten norbanako eta erakundeak pertsona non grata (ez atsegin) izendatzea, eta izendapen hori hedabideetan publiko egitea.
7.2- Kudeaketa publiko osoak gardentasuna bermatu behar du. Horretarako, hurrengo gutxieneko neurriak kontutan hartzea:
+Udalen, erakunde autonomoen edo udal sozietate publikoen dokumentuak herritarrentzat modu erraz batean eskuragarri egotea.
+Kontratazioen gaineko erregistro publiko berezi bat sortzea, kontratu guztien gaineko datu guztiekin (esleiduna, esleitutako kopurua, kontratu-aldaketekin, esleitzeko jarraitutako prozedura, kontratu hori egiteko errentagarritasun soziala eta ingurumena eta kontratu hori egin baino lehen aztertutako bestelako bideak edo alternatibak).
+Herriak eskatuz gero ikertzeko batzordeak eratzeko aukera izatea, eta batzorde horiek anitzak eta parte-hartzaileak izatea.
7.3-Udalek herriko pobrezia, prekarietatea eta bretxa soziala ikertzeko eta irtenbideak proposatzeko batzorde zabalak osatzea eta informazioa eskuragarri izatea. Zehaztutako neurriei jarraipena egitea.
7.4- Udal Gobernukoen soldatak eta dietak, baita alderdiek jasotzen dituztenak ere, publiko egitea.

8. Herriko merkataritza eta denda txikien sustapena, merkataritza guneei mugak jarriz eta kontsumo arduratsuaren aldeko politikak garatuz.

9. Etxebizitza duinerako eskubidea:
9.1- Etxebizitza hutsen errolda egin eta eskaerari erantzuten ez dion eraikuntzarik ez egitea
9.2- Etxebizitza hutsaren zerga indarrean jartzea
9.3- Alokairuan dauden etxebizitzen sare publikoa osatzea
9.4- Etxe desjabetzerik ez. Desjabetutako etxeak erosi (Udalek) eta desjabetutako familiei alokairu sozialean ematea, euren diru sarrerari egokitutako alokairuaren truke. Desjabetzeak egikaritzen dituzten banku eta kutxekin harreman instituzionalak errebisatzea, apurtzea eta udalak banku eta kutxa horien izenak publiko egitea.

10. Lan-harreman eta babes sozialerako euskal esparrua, Hego Euskal Herrian lan, negoziazio kolektibo eta babes sozialerako araudi propioa izanez. Hemen bizi, lan egin eta hemen erabaki.

URIBEKOSTAKO KOORDINAKUNDEA:
Erandioko Langabetuen Asanblada, Leioako Langabetuen Asanblada, Berangoko Langabetuen Asanblada, Urdulizako Langabetuen Asanblada (Iraupen Elkartea), Leioan Bagabiz Plataforma, Erromo Duin Plataforma, Sopelako Plaza Beltza, Uribekostako ELA, LAB, STEE-EILAS sindikatuak, Ernai eta Bilgune Feminista.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.