2024-11-22
InicioSin categorizarIrakasle eta Heziketa Bereziko Laboralek 2011ko aurreakordioa irekitzea eskatu dute Lakuan

Irakasle eta Heziketa Bereziko Laboralek 2011ko aurreakordioa irekitzea eskatu dute Lakuan

Heziketa Bereziko langileak eta Irakasle Laboralak gobernu ezberdinen administrazioetatik jasotako tratu txarra salatu dute Lakuan. Lan-legepeko irakasle eta hezitzaileen sektoreko azken hitzarmena 2003koa izaki, 10 urte daramatzate hitzarmen duin baten alde borrokan. Administrazioa murrizketak aplikatzerako orduan bakarrik gogoratu dela beraietaz salatu dute.

LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuen irakurketa

HEZIKETA BEREZIA ETA IRAKASLE LABORALAK
10 URTE LAN-HITZARMEN BERRI BATEN ATZETIK

«Heziketa Berezia eta irakasle laboralen sektorea 1.600 langilek osatzen dugu kolektibo ezberdinetan bananduta. Alde batetik, irakasle laboralak eta, bestetik, hezkuntza premiak bereziak dituzten ikasleei arreta ematen jarduten direnak: fisioterapeutak, hezkuntza laguntzako espezialistak, keinu hizkuntzako interpreteak, okupazio-terapeutak, transkriptoreak…

Hemen elkartuta, pankarta eta banderekin, ikusten gaituen edonork pentsa dezake azken urteotan gure artean dagoen krisialdiak estutu dituen beste langile batzuk baino ez garela. Egia da, egun batean bai bestean ere, gure lan baldintzak defendatzeko kalera ateratzen garen langileok gero eta gehiago gara. Gobernuek, administrazioek, enpresariek… uzten diguten bide bakarra hori baita. Eta gu ez gara salbuespena.

Gure sektoreak duen berezitasuna, ordea, daramatzagun hamar urteko borrokan datza. Bai, horrela da. Lan-legepeko irakasle eta hezitzaileen sektoreko azken hitzarmena 2003koa da eta hortik hona Administrazioak, gobernu ezberdinen administrazioak, gutaz gogoratu dira, soilik, murrizketak, bata bestearen atzetik, aplikatzeko orduan: soldaten jaitsiera (%5, 2010ean), soldaten izozketak (2010ean eta 2011n), baja egoeran soldata murriztu, erretiro aurreratuen lan-sariak kendu (2012an), 2012ko 14. paga kendu, langileoi negoziatzeko indarra kentzeko lan erreforma aldatu…

Horretarako bai, hartzen gaituzte kontuan, gure eguneroko lanean ditugun arazoak konpontzeko, aldiz, ezta saiakerarik ere. Beraz, aurrean daukagun panorama hauxe da: lanean ditugun arazoak, administrazioak aurkezten duen borondate ezagatik, ez dira konpontzen eta lan- baldintzak, ordea, okertzen doaz. Honen ondorioz, gure sektoreko langileen lan zama gero eta handiagoa da, ordutegia gero eta estuagoa, funtzioak modu egokian betetzea askoz zailagoa… eta, egoera horren ondorioz kaltetuenak, hau argi izan behar dugu guztiok, ikasleak dira. Sektore honetan aplikatutako murrizketek ikasleen arretarako baliabideen gutxitzea ekarri baitute ( 2006tik hona aurrekontuen izenean, lanpostu berririk ez sortzeko politikak aplikatu dute eta.)

Sektore honetan ez gara superlangileak, edozein egoeratan, nahiz eta guztiz okerra izan, primerako lana egiten dugunak. Kalitatezko lana egin nahi dugu, prest gaude horretarako eta ikasle guztiek hori merezi dutela pentsatzen dugu, baina gure gurdiaren gurpil kaskarretan besteek makilak sartzen badituzte, oso gutxi aurreratu daiteke bidean. Eta, gainera, gurpiletan makilak sartzen dituztenak lagundu behar gaituztenak badira, mingarriagoa da.

Hori dela eta, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuok indarrak batu ditugu Administrazioari mezu hau helarazteko: beraiek ez badiete gure ikasleei kalitatezko hezkuntza bat eman nahi, guk bai. Eta hori lortzeko bidean behar ditugun baldintzak eskatzen jarraituko dugu.

Horregatik, administrazioari 2011n sinatu genuen aurreakordioaren haritik negoziazioak irekitzea eta gure sektorean murrizketak ez aplikatzea exijitzen diogu. Aukera ematen badigute, negoziazio mahaian eskatuko dizkiegu, bestela, kalean, ikastetxeetan edo ahal ditugun leku guztietan, gure aldarrikapenetan etsi gabe.

Euskal Herrian, 2013ko martxoaren 11n» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.