2025-03-30
InicioNuevo GobiernoLABek, Urkullu Lehendakariarekin burutuko duen bileran, eskaera zehatzak jarriko ditu mahai gainean

LABek, Urkullu Lehendakariarekin burutuko duen bileran, eskaera zehatzak jarriko ditu mahai gainean

Gaur, otsailak 19ko bileran, LABek Urkullu Lehendakariari PNVk behingoz aldaketa sozialaren eta erabakitzeko eskubidearen alde egin dezala eskatuko dio: aldaketa soziala, gaurko egoera ekonomiko eta sozialaren aurrean; erabakitzeko eskubidea, euskal instituzio eta eragileoi dagokigulako krisiak hemen behar duen alternatiba eraikitzea.

Azken urteetako politikak segidismo hutsa izan dira. Madrileko politikak hemen aplikatzea eta Madriletik ezarritako bidetik ez ateratzea izan dira helburuak. Emaitzak bistakoak dira: enplegu suntsiketaren abiadura ikaragarria da, ez da erabaki bat bera hartu bere momentuan bertoko ekonomiak erakusten zituen indar guneak garatzeko, ez da politika propiorik egin… Aitzitik, kontrako norabidean urrats garrantzitsuak egin dira. Bide horretatik jarraitzea suizidio politiko eta ekonomikora garamatza, abiadura gero eta lasterragoan, gainera.

Bide propio bat hartzeko arrazoiak soberan daude eta posiblea da:

− Legebiltzarrean erabakitzeko eskubidearen alde inoiz baino gehiengo handiagoa egituratzeko aukera dago. Honek erabateko aukera ematen digu Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren alde egiteko, bertoko eredu ekonomikoa garatzea helburua duten politika propioak gauzatzeko eta Madrilen aurrean gure bide eta erabaki propioak defendatzeko.

− Politikak aldatzeko eskaera soziala geroz eta handiagoa da. Bide hori egiteko babes soziala erabatekoa da eta, LABen aburuz, kontrako erabakia hartzea, hau da, ildo beretik datozen politika ekonomiko eta sozialak egiten jarraitzea erabakitzea guztiz okerra izango litzateke.

− LABek ondorengo hauek jotzen ditu lehentasunezkotzat: erreforma fiskala, eta ekonomia indartzeko eta eredu soziala ziurtatzeko plan oso bat hitzartzea. Plan honen ezaugarriak planifikazio publikoa eta inbertsio politika adostua izango lirateke.

Honetaz gain, LABek mahai gainean dauden lan auzi nagusien aurrean duen jarrera azalduko dio Lehendakariari: negoziazio kolektiboaren egoeraren inguruan, elkarrizketa sozialerako mahaiari buruz, Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aurrean lan sailak egin dituen adierazpenen balorazioa edota Confebasken aldetik EPSVtako dirua patronalaren esku uzteko dagoen eskakizunaren aurrean LABek duen jarrera, besteak beste.

Euskal Herrian, 2013ko otsailaren 18an 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Es imprescindible invertir en recursos para reforzar la educación pública

Respuesta de LAB a la comparecencia de prensa de la Consejera Begoña Pedrosa del 28 de marzo.

El sindicato LAB ha firmado el primer convenio colectivo de Kutxa Fundazioa y Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.

Hoy, 28 de marzo de 2025, tras un proceso de negociación que se ha alargado durante casi dos años y medio, el sindicato LAB ha firmado el primer convenio colectivo de Kutxa Fundazioa y Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. Con la firma de dicho convenio, 63 personas trabajadoras de toda la fundación verán actualizadas significativamente sus condiciones de trabajo.

LAB no aceptará ningún despido forzado en la empresa Ekide

El 27 de marzo se celebró la segunda reunión del periodo de consultas entre la dirección de la empresa y la representación de las y los trabajadores.