2024-11-22
InicioAcción SocialKapitala lanaren gainetik jartzearen ondorio da egun bizi dugun krisia eta langabezi...

Kapitala lanaren gainetik jartzearen ondorio da egun bizi dugun krisia eta langabezi tasa

LABek enpleguaren inguruko 2012ko balantzea eta 2013rako aurreikuspenak aztertu ditu gaur sindikatuaren Bilboko egoitzan. Hego Euskal Herrian 215.400 langabetu izatera iritsi garela salatu dute LABeko bozeramale Garbiñe Aranburuk eta Oihan Ostolazak. Bizi dugun alarma sozialeko egoera egun egiten diren politikek, kapitala lanaren gainetik jartzen dutenek, sortu dutela gogorarazi dute.

Hego Euskal Herrian 77.000 lanpostu galdu dira EPA inkestaren arabera eta urte amaieran 215.400 pertsona zeuden langabezia egoeran

2012. urtea negargarria izan da enpleguaren ikuspuntutik; Hego Euskal Herrian 77.000 lanpostu galdu dira EPA inkestaren arabera eta urte amaieran 215.400 pertsona zeuden langabezia egoeran. Horren ondorioz langabezia tasa %16,2koa da, Portugalgoaren oso antzekoa. Europar Batasunean Grezia eta espainiar Estatuak bakarrik dute langabezia tasa altuagoa.

Gaur egun gizonezko eta emakumeen langabezia tasa antzekoa da (%16 eta %16,5 hurrenez hurren) krisiaren ondorioz galdu diren enplegu gehienak gizonezkoenak izan direlako, baina emakumeek lan merkatuan jasaten duten diskriminazioak indarrean jarraitzen du: emakumeen iharduera tasa txikiagoa da, aldi partzialeko enpleguen %84 emakumeek burutzen dute, gizonezkoek baino %28 gutxiago irabazten dute, …

Bestalde, benetan kezkagarria da gazteen artean dagoen langabezia tasa altua; lan bila dabilen bi gaztetatik batek (%50) ez du lana aurkitzen eta gainera soldatapeko gazteen %65ak aldi baterako kontratua du. Datu hauek garbi erakusten dute gazteen belaunaldi oso bat lan merkatutik kanpo geratzeko arriskua geroz eta handiagoa dela, horrek etorkizunean izango dituen ondorio guztiekin.

Azkenik, datuekin amaitzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko familien %8,9an kide guztiak langabezia egoeran daude eta Nafarroan portzentaia hau %8,7koa da.

Beraz, datuek erakusten duten moduan 2012. urtea oso txarra izan da euskal langilegoarentzat; urte bete lehenago zeuden lanpostuen %6,5 galdu da eta duela 5 urte krisia hasi zenetik enplegu gehien galdu den urtea izan da.

Zentzu honetan garbi ikus daiteke krisiari aurre egiteko indarrean jarri diren erreforma desberdinek azkartu egin dutela enplegu galera.

2013. urterako aurrikuspenak ere oso txarrak dira; duela egun batzuk Eusko Jaularitzak 2013. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan 19.000 lanpostu galduko direla aurrikusi zuen; Confebaskek, aldiz, 21.000 izango direla aipatu du. Baina ez batak eta ez besteak ere ez dute egoera honetara ekarri gaituzten politikak aldatzeko borondaterik erakutsi.

LAB sindikatuaren ustez, gaur egun bizi dugun krisia kapitala lanaren gainetik jartzearen ondorioa da. Hartu diren neurri guztiak kapitalaren mesedetan izan dira eta horrek izugarrizko enplegu galera eragin du.

Funtsezkoa da azken urtetan aurrera eraman diren politikak errotik aldatu eta kalitatezko enpleguari duen garrantzia ematea, krisialditik ateratzeko ezinbestekoa baita kalitatezko enplegua sortzea eta enplegua suntsitzen jarraituz gero egoera ez baita aldatuko.

Era berean, krisiaren ondorio kaltegarrienetako bat gizarte desberdintasunen hazkundea izan da; aberatsak geroz eta aberatsagoak dira eta pobreak geroz eta pobreagoak. Enplegua, aberastasuna banatzeko modu egokienetako bat da politika fiskala eta aurrekontu politikarekin batera, eta desberdintasun hauek murrizteko ere ezinbestekoa da.

Gure ustez gaur egun bizi dugun emergentzia sozialeko egoeratik ateratzeko ezinbestekoa da enpleguari duen garrantzia politikoa ematea.

Erabaki politikoak hartzeko garaia da

Egoera larri honen aurrean erabaki politikoak hartu behar dira; enplegu suntsiketa geratzeko, enplegua sortzeko eta dagoena banatzeko. Orain arte egin ez diren enplegu politikak egin behar dira eta horretarako ez dago inolako proposamenik.

Modu batean edo bestean ahots asko entzuten ari gara enpleguaren aldeko akordioak eskatuz etab. Urkulluren Gobernuak enpleguaren arazoa dela eta plan bat aurkezteko asmoa azaldu du. Ikusi beharko dugu zertan gauzatzen den.

Guk ordea, kezkaz eta ikuspegi kritikoz ikusten ditugu Gobernura iritsi direnetik hartzen ari diren hainbat erabaki. Gasteizko Gobernua hasi da martxan jartzen Confebaskek bere planean eskatzen diona. Eta hori da planteatuta dagoen moduan, EPSVak erabiliz, enpresen finantziazio funtsa.

Lehenik eta behin guzti hau nola egiten ari den salatu behar dugu. Langileen aurrezkiak ari gara eta prentsa bidez ari gara proiektuaren nondik norakoak ezagutzen. Ez zaigu biderik egokiena iruditzen.

Enplegua sortzeko ekonomia berpiztu behar dela esaten digute behin eta berriz, Confebasketik eta baita gobernutik ere eta horretarako egun enpresek dituzten finantziazio arazoak oztopoa direla.

Guk ez dugu ukatzen, hainbat enpresek finantziazio arazo bat dutenik eta horri buruz hitz egin behar denik. Baina bai ukatzen dugu, irtenbidea, inolako aurre baldintzarik gabe eta gainera EPSVen kontrolik gabe, langileen aurrezkia enpresarien esku jartzea denik.

Enpresek duten finantzaketa arazoari bere osotasunean ekin behar zaio. 3 elementu dira gure ustez nagusiki kontuan hartu behar direnak:

− finantza erakundeen papera: iraingarria dena da, diru publiko ugari jaso duten finantza erakunde horiek direla ekonomia kolapsatzen ari direnak, krediturik ematen ez dutelako. Kutxabank ere ez dago horretatik salbu eta orain arte egin duten bidearen kontrakoa egitea eskatu behar zaie, espekulaziotik urrundu eta euskal ekonomiaren mesedetan jarri.
− politika fiskala: ekonomiaren aktibazioak hitz egiteko eta horretara bideratu beharreko diruaz hitz egiteko, nola ez politika fiskalaz ere hitz egin behar da. Gehien dutenei gehiago eskatuz, sarrerak handitu behar dira. Horrela beste politika publiko batzuk egin ahal izateko diru gehiago egongo delako
− diru publikoa edo kasu honetan planteatzen den moduan langileen aurrezkia enpresarien esku jarri ahal izateko hauek bete beharko lituzketen baldintzak: enplegua defendatzea, diru horren erabilpena zertarako izango den…..

Onartezina dena da erakunde publikoetatik, finantza erakundeek eta konkretuki Kutxabankek duten jarreraren aurrean, beste aldera begiratu eta patronalaren eskaerei men eginez, honelako neurri partzialak martxan jarri nahi izatea. Aurrez jakinda gainera, baldintza hauetan sortutako diru funtsa ez dagoela enpleguaren arazoa konpontzera bideratua, ez duela lanposturik sortuko.

Egoera ekonomikoak edozein erpinetatik aztertuta ere, konklusio berdinera eramaten gaitu, beste eredu ekonomiko eta sozial bat eraiki behar dela.

Hori da herri honetan, herri bezala, egin behar den eztabaida. Eredu propio bat eraiki behar dugu: garapen ereduari dagokionez, lan harremanetan, babes sozial ereduan…. eta une honetan premiazkoa da enplegu politika berri bat, suntsiketa geratu, berria sortu eta dagoena banatzeko, azken batean egun gaitz sozial larriena dena konpontzeko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.