LAB sindikatua pozten da, gaur, CAF enpresak EEEa erretiratu duela jakinarazi duelako. Idatzi honen bidez enpresa batzordea eta CAFeko langile guztiak zoriondu nahi ditugu, azken asteotan egin duten borrokarekin, Euskal Herriko langileriarentzat eredugarri izan direlako.
Enpresak, aldebakarreko erabakiz, kosta ahala kosta EEEa ezartzeko zuen asmoak eta horrek eragin duen gatazkak agerian uzten dute lan erreforma zorrotz ezartzeak, arazoak konpondu baino, biderkatu egiten dituela.
Espero dugu egindako borrokak balio izatea aurrerantzean enpresak beste edozein gairen gainetik lehenetsi dezan enpleguaz eta etorkizunaz akordioak lortzeko nahia.
Azken asteotan CAFen bizi izan dugun gatazkak agerian jartzen du Euskal Herrian duen premia mehatxuan eta ezarpenean oinarritzen ez den lan harremanen berezko ereduaz hornitzeko.