Gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Corrugados Azpeitia enpresak 60 langile kaleratzearen erabakia baliogabetu du. Enpresa batzordeak positiboki jaso du erabakia eta honen atzean azken 6 hilabeteetan borrokan aritu diren langileak daudela adierazi du.
Enpresa batzordearen esanetan, sententzia honek lan harremanak negoziazioan oinarritu behar direla eta ez inposizioan erakusten dute. Guzi honetaz eta zabalago datorren abenduaren 14an mintzatuko dira Corrugados enpresaren aurrean eskainiko duten prentsaurrean.