2024-07-22
InicioIndustriaMetalCAFeko langileek mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute

CAFeko langileek mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute

Atzo, abenduak 11, CAFeko langileek batzarrean enpresak Beasaingo plantan ezarri nahi duen EREaren aurkako mobilizazioen hirugarren faseari ekitea erabaki zuten. Mobilizazio fase berri honek abenduaren 20 arte errelebo bakoitzeko 4 orduko lanuztea, gaur Gasteizko parlamentuan burutuko duten elkarretaratzea eta bihar, Beasainen egingo duten manifestazioa aurreikusten ditu.

Abenduak 20 bitarteko mobilizazioak

Abenduak 12 asteazkena, 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak eta CAFeko langileon elkarretaratzea Gasteizko parlamentu aurrean.
Abenduak 13 osteguna, 4 orduko lanuztea, errelebo bakoitzak eta manifestazioa Beasainera enpresatik 10.00etan aterata
Abenduak 17 astelehena , 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak (egun honetan asteko ekintzak eta mobilizazioa berriak zehaztuko dituzte).
Abenduak 18 asteartea , 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak.
Abenduak 19 asteazkena, 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak.
Abenduak 20 osteguna , 4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.