Catelsako langileek bigarrengo greba eguna egin zuten atzo enpresaren itxiera salatzeko. LAB pozik dago grebak izan zuen jarraipenarekin, kontutan izanda nahiz eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek ez zutela deialdiarekin bat egin. Goizez fabrika ia erabat geldirik egon da.
LABentzat txalogarria da langileek lanpostuen defentsan eta enpresaren itxieraren aurka egiten ari diren borroka. Krisi testuinguru hontan multinazionalek irabazi gehiagoren bila enpresak ixtea erabat bidegabea eta onartezina da. Enpresak bere horretan jarraitzen badu langileak ere borrokan jarraituko dutela esan dute.
Hurrengo greba eguna bihar izango da, abenduak 5.
Hurrengo greba eguna bihar izango da, abenduak 5.