Cementos Lemoako Enpresa Batzordeak manifestazioa deitu dute gaur arratsaldeko 19:00etarako Cementos Porttland Valderrivas Taldeak Estatuko enpresa batzuetako langileen kaleratzea (34 Cementos Lemonan) planteatzen duen EEEa aurkeztu izana salatzeko. Ondoren Kanpaldi iraunkorra egingo dute enpresa atarian kontsulten epealdia amaitu arte (urriak 18).
«Cementos Porttland Valderrivas Taldeak Estatuko enpresa batzuetako langileen kaleratzea planteatzen duen EEEa aurkeztu du, hauen artean CEMENTOS LEMONA S.A.ko 34 langile daude.
EEEa, Estatuko enpresa batzuei eragiten dien espedientea izanik, Madrilgo lan agintaritzan aurkeztu da, eta gainera, UGTk eta CCOOk gidatutako Estatu mailako negoziazio batzorde murriztua eratu da, zeinak bere buruari aitortzen dizkion lan erregulazio espedienteen izapidetzan kontsultarako epean legeak langileen ordezkaritza legalari aitortzen dizkion “negozioaziorako, akordiorako eta abarrerako ahalmen eta gaitasun guztiak”. Lemoako enpresa batzordeak uste du batzorde horren eraketaren aurkako desadostasuna adierazteko arrazoi sindikalak ez ezik juridikoak ez badaudela.
Egoera hau salatzeko, enpresarekin elkarrizketa eskatzeko eta planteatutako kaleratzeei uko egiteko astearte, ostegun eta larunbatetan lanuzteak eta mobilizazioak egiten ari gara.
Horretarako, Lemoan MANIFESTAZIOA deitu dugu bihar asteartea, urriak 16, arratsaldeko 19.00etan. Manifestazioaren ondoren KANPALDI iraunkor bat egiten hasiko gara enpresa sarreran, kontsulten epealdi amaiera egunera arte —urriaren 18an— luzatuko dena.
Lemoan, 2012ko urriaren 15ean
CEMENTOS LEMOAKO ENPRESA BATZORDEA
»