Carrefour Marketeko langileek elkarretaratzea egin dute Zabalburu plazan, langile bi jazarri eta kaleratu izana salatzeko. Kaleratuak izan ziren biak pasa den abuztuan, inolako arrazoirik gabe, langile faltagatik eta enpresako zuzendarien gaitasun ezagatik sortu diren arazoen erantzunkizuna eurei egotzita.
Enpresako kudeatzailea eta arduradunak dira kaleratze hauen erantzule nagusiak, eta horrela salatuko dute langileek elkarretaratzean. Carrefour Market-eko zuzendaritzaren aldetik jasaten ari diren jazarpena eta presioa salatzeko protestekin segiko dute langileek.