Corrugados Azpeitiako langileak Bilboko BBVAren egoitzaren aurrean akanpada burutzen ari dira euren lanpostuen defentsan. Izan ere, BBVA Grupo Gallardoren hartzekodun nagusia da eta, hortaz, enpresaren zein langileen etorkizunaren erantzulea ere bada. Akanpada honek ostiralera arte iraungo du. Bihar kontzentrazioa ere burutuko dute eguerdiko 13:00etan Bilboko plaza zirkularrean.