2024-11-23
InicioSindicato LABGehiengo SindikalaToledoko itunak pentsioen murrizketa larrian mahaigaineratu eta 27ko Greba Orokorraren premia berretsi...

Toledoko itunak pentsioen murrizketa larrian mahaigaineratu eta 27ko Greba Orokorraren premia berretsi du

Gaur espainiar parlamentuan Toledoko itunaren Gomendio Txostena onartzea izapide hutsa da, ostiralean, urtarrilaren 28an, espainiar Gobernuak azken 25 urteotako pentsio sistema publikoaren kontrako erasorik latzena burutu dezan. ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok onarpen hau antzezpena baino ez dela eta Kongresua antzezpen horretan gobernuak inposatutako epeak betetzeko prest agertzea salatzen dugu.
Espainiar gobernuak egunero mehatxatzen gaitu neurri mota birekin:

– Pentsioa jasotzea gero eta lagun gehiagori galarazi edo zailduko dioten neurriak alde batetik. Multzo honetan jubilazio adina 67 urtetara luzatzea, pentsio kontributiboa jasotzeko urte gehiago exijitzea edota aurrejubilazioak mugatzea daude. Toledoko Itunak neurri hauei guztiei zuzenean babesa eman edo egiten uzten du.

– Beste neurri multzoaren helburua pentsio berriak murriztea da. Toledoko Itunaren dokumentuak neurri oso larriak barnebiltzen ditu honi dagokionez, esate baterako, pentsioa kalkulatzeko kontuan hartzen den urte kopurua handitzea. 15 urtetatik 20 urtetara pasatzeak pentsio berriak bataz beste %6an murriztuko direla dakar. 25 urtetara pasatzeak%10ean eta 35 urtetara %20an murriztuko direla esan nahi du.

– Orain arte pentsioen balioa handitzeko erabili izan den indizea KPIa izan da. Hemendik aurrera pentsioen eros ahalmenari eutsiko ez lioketen bestelako indize batzuk erabiltzeko gomendatzen da, beste alde batetik. Honetaz gain, 2011 urterako gobernuak pentsioak izozteko hartu duen neurriak berez jadanik jaitsi du momentu honetan pentsio bat jasotzen duten lagunen eros ahalmena.

– Ulertezina da banaketa sistema publiko eta solidario batean pentsio sistema pribatu osagarriak bultzatzen jarraitzea. Zentzu honetan, plan pribatu hauek are gehiago zabaltzeko helburuaz, hobari fiskalak handitzea proposatzen da.

– Gomendioetako batek emakumeak aipatzen ditu espreski, hala ere emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzeko benetako neurriak ezartzeko aukera alferrik galtzen du. Honela, sexuaren araberako lanaren banaketa sisteman sakontzen duten neurriak ekartzen dituzte hizpidera eta zaintza lanak emakumeei egozten dizkiete.

Toledoko Itunaren funtzioa bost urtetik bost urtera pentsioen murrizketa berri bati bidea zabaltzea da. Orain onartzen dutena bost urte barru berriro moldatu nahi izango dute eta, beraz, murrizketek amaierarik izango ez dutela salatzen du euskal gehiengo sindikalak. Pentsio sistema publikoaren etengabeko deskapitalizazio baten aurrean gaude.

Neurriok herritar guzti-guztien kontrako eraso basatiak dira, eta bereziki egoera prekarioenetan dagoen jendearen eskubideen kontrakoa. Honen helburua aberastasunaren banaketa gero eta injustuagoaren bidea sakontzea besterik ez da.

Toledoko Itunaren gomendioek urtarrilaren 27ko greba orokorraren deialdian berresteko arrazoi are gehiago baino ez digute ematen euskal gehiengo sindikalari. Egunetik egunera gero eta agerikoagoa da greba orokor honen bidez aukera handia daukagula Zapaterori exijitzeko iragarritako murrizketak 28an ez ditzala onartu. Greba honen bidez, alderdi politiko guztiei, baita gaur Ituna onartzen duten horiei (PSOE, PP eta PNVri), pentsioak murrizteko neurri guztiak baztertu ditztela exijitzen diegu. Gobernuari ez bazaio erantzuten, egiten uzten zaio eta euskal gehiengo sindikala ez dago prest horretarako. Euskal gehiengo sindikalak gaur eta orain gure pentsioak bermatzea exijitzen dugu. garaiz gaude erreforma gure izenean egingo ez dela erakusteko eta garaiz gaude erreforma geldiaraziko duen erantzun sendoa emateko.

Bilbon, 2011ko urtarrilaren 25ean

ELA-LAB-STEE/EILAS-EHNE-HIRU

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.