2024-12-22
InicioSecretaría de Salud LaboralLa precariedad mata2014ko lehen astean bigarren hildakoa lan istripuan

2014ko lehen astean bigarren hildakoa lan istripuan

Atzo, 2014ko Urtarrilaren 9a, urteko lehen lan istripu hilgarriaren ondoren eta 24 ordu baino gutxiagoren buruan, bigarren hildako bat izan da, Gasteizko Gamarra industrialdean dagoen Talleres Aratz enpresan. J.J.D.V. langile gasteiztarrak 49 urte zituen, Zayer enpresakoa zen eta montaketa lanetan ziharduen makinak harrapatuta eragin zizkion zauri oso larrien ondorioz hil zen behargina.

LAB sindikatuak lehenik eta behin bere familia, lagun eta lankideei dolumina eta elkartasuna adierazi nahi die.

Istripuaren arrazoiak ikertzea exijitzen dugu, hau bezalako istripu gehiago gerta ez dadin neurriak hartzea eta erantzunkizunak argitzea. Langileok, bizi ahal izateko egiten dugu lan eta ez, saiakera horretan hiltzeko. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, lanegun birik baten langile bat hiltzea ez da lanaren ezaugarri bat. Ez, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.

Gaur egun, lan baldintzak (prekarietatea, gauez lan egitea, kontrol eza, txandakatzea, edozein baldintzetan lanean jarraitu behar izatea, …) dira langileek osasuna eta bizia bera galtzeko arrazoirik nagusienak. Lan baldintza horiexek gure lanean eragiteaz gain, gure bizian eta osasunean ere badaukate eragina, eta krisi garai hauetan, hauek guztiak larritzen eta biderkatzen dira.

Azken aldi honetan, patronalek eta administrazio publikoek zabaltzen zuten lau haizeetara lan istripuak murriztu direla. Hori egiaren erdia da, bakarrik zenbaki absolutuetan murriztu baitira, krisi kapitalistaren eraginez, hau da, lanean pertsona gutxiago daudenez, istripu gutxiago daude. Horrek erakusten digu errealitatearen alde gordinena, lan istripuak eta bestelako osasun galerak bere horretan mantenduko direla eragiten dituzten lan baldintzak aldatu ezean, besteak beste: subkontratazioa kateatuta, aldizkakotasuna, enpresen eta obretako kontrol eza, herrialdeko hitzarmenenen urraketa sistematikoak.

LAB sindikatuak bat egiten du ZAYER lantegiko enpresa batzordeak deitutako mobilizazioekin. Enpresa batzordeak astelehenerako, hilaren 13a, elkarretaratzera deitu du goizeko 12:00etan Correos aurrean.
 

LAB sarean
{module[111]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...