Bihar asteartea, 2 orduko lanuztea egingo dute EAEko Justizia Administrazioko langileek. 4.akordioaren jarraipen batzordea biltzekoa da bihar Lakuan, eta langileen ordezkarien aldarrikapen nagusiena Lakuako gainerako langileekiko parekotasuna bermatuko duen proposamena bertan adostea izango da.
Aldarrikapen horrekin 10.00etatik 12.00etara lanuzteak eta mobilizazioak egingo dira:
Gasteiz. 10.00etan manifestazioa Epaitegitik Lakuara (han izango da bilera, 12.00etan)
Donostia. 10.30etan manifestazioa Kalkutako Teresa plazako epaitegietatik abiatuta.
Bilbo. 10.30etan manifestazioa Ibañez de Bilbao kaleko epaitegietan hasita.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}