13 salaketa judizial berri aurkeztu dituzte gaur epaitegian greba orokorrean kolpatutako eta eskubide urraketak pairatutako herritarrek. Epaitegiaren aurrean legeek aitortutako eskubide zibilak gauzatzen ari zirenean erasotuak izan zirela salatu dute, hau da, greba egun batean pikete informatibo batean parte hartzen eta manifestatzen. Jakinarazi dute ez direla erasotuta izan diren bakarrak eta horregatik kolpatuta izan ziren pertsonak, bai porrarekin zein bolekin, salaketa jartzera animatu dituzte. Honekin batera bihar, egun horretan gertatutakoaren ikustaldi publikoa antolatu dutela gogoratu dute. Carlos III zinema-aretoan 11:00etan.