2025-05-05
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaErrigora, Euskarari puzka udazkeneko kanpaina abian da

Errigora, Euskarari puzka udazkeneko kanpaina abian da

Auzolanean Euskal Herritik Nafarroa hegoaldera eta Nafarroa hegoaldetik Euskal Herrira elikadura burujabetzaren bidean ale bat gehiago eskainiz eta euskarari auspoa emateko Errigora, Euskarari puzka udazkeneko kanpaina jarri zen martxan atzo.

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana tresna dituen ekimen herritarra da eta nafar hegoaldea du ardatz. Nafar hegoaldeko laborantza indartu asmo du, horretarako eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabalduz. Elikadura subirautzak herri bezala indartzen baitgaitu. Bestetik, nafar hegoaldeko "zona no vascofona"ko euskalgintzari ekarpentxoa egin asmoz, bultzada ekonomikoa egitea lehentasuntzat hartzen du. Euskal Herri euskalduna baitu helburu.

Euskal Herriko txoko guztietara iristea da proiektuaren erronka, horretan datza arrakasta. Saskiak eskatzeko epea urriaren 27tik azaroaren 12ra. Informazio gehiagorako: errigora.eus
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ingeteam Indarreko langileek enpresan izandako lan istripu larria salatu dute

Beasaingo Ingeteam Indarreko langileek ordubeteko lanuzte egin dute apirilaren 30ean lankide batek izandako lan istripu larria salatzeko. Langileari elkartasuna adierazi, eta enpresari ahalik eta bizkorren prebentzio neurriak hartzeko exijitu diote.

LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16rako EAEko hezkuntza publikoko irakasleen greba erregistratu dute

Maiatzaren 10ean, larunbata, Hezkuntza publikoko hezkuntza komunitateko irakasle, familia, ikasle eta gainontzeko langileak elkartu eta manifestazioak egingo dituzte EAEko hiru hiriburuetan.
00:23:32

Garbiñe Aranburu: “Agerian utziko dugu herri honetako langileek gutxieneko soldata propioaren aldeko babesa ematen dutela”

Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrari elkarrizketa egin diote Naiz irratian. Aktualitateko hainbat gairi buruz galdetu diote Aranbururi; hala nola, Maiatzaren Leheneko mobilizazioez eta horietan LABek erdigunean jarritako aldarrikapenez, gutxieneko pentsioen eta soldataren gaineko ekimenez; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleen grebez; eta industria politikaz.