2025-04-24
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaErrepresio sindikal eta sozialaren aurkako ekimena Bartzelonan

Errepresio sindikal eta sozialaren aurkako ekimena Bartzelonan


Datorren irailaren 10ean SAT sindikatuari elkartasuna adierazteko eta errepresio sindikal eta soziala salatzeko ekimena izango da Bartzelonan. Bertan, besteak beste, Diego Cañamero, SATeko koordinatzaile nazionalak eta LABeko Nazioarteko arduradun Igor Urrutikoetxeak hartuko dute parte.

Intersindical Valenciana, IAC eta STEI-i Intersindicalek errepresio sindikal eta soziala salatzeko eta SATeko kideei elkartasuna adierazteko ekimena antolatu dute irailaren 10erako Bartzelonan.

Ekitaldian sindikatu ezberdinetako kideek hartuko dute hitza eta ondorenean kontzertua izango da.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek LEP partzialaren eta behin-behinekotasuna murriztearen aldeko botoa eman du Nafarroako Mahai Orokorrean

Euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen ezagutza zein lanpostutan baloratuko den jasotzen duen plantillaren aldaketa, ordea, aurrera atera da, bertan zeuden sindikatuetako bakar baten babesik gabe.

[IRITZIA] Sindikalismo feminista internazionalista: Rana plaza gogoan

Jarraian irakur dezakezue Amanda Verrone Nazioarteko Idazkaritzako kidearen eta Elixabete Etxeberria eta Maddi Isasi Idazkaritza Feministako kideen artikulua.

LABek UGTSARIOren X. kongresuan parte hartu du: autodeterminazioaren aldeko borrokarekin konprometitutako elkartasun sindikala

LAB sindikatuak UGTSARIO sindikatu sahararraren X. kongresuan parte hartu du. Mahjub Brahim-i, sindikalismo sahararraren martiria eta erreferente historikoari, eskainitakoa izan da. Bertan 400 ordezkari sahararrek eta nazioarteko 80 ordezkarik hartu dute parte. Hiru eguneko kongresua izan da, eta bertan hainbat herrialdetako sindikalista, aktibista eta militantek beren konpromisoa berretsi dute Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko borrokarekin, Marokoko okupazioaren kontra batasuna adieraziz eta nazioarteko elkartasun sareak sendotuz, eta horien artean izan da LAB.