2025-03-20
HomeEkintza SozialaEredu sozioekonomiko honen aurrean, beharrezkoa da borroka sindikala aktibatzea

Eredu sozioekonomiko honen aurrean, beharrezkoa da borroka sindikala aktibatzea

Sortutako enpleguaren %93a aldi baterakoa da eta langabetuen %30ak soilik du prestazioa

Urri amaieran 179.877 langabetu erregistratu dira Hego Euskal Herrian, irailean baino 3.521 gutxiago. Hala ere, lana eskatzen ari direnen kopurua duela hilabetekoaren oso antzekoa da.
Gertatzen dena ulertzeko kontuan izan behar da gora egin duela lana eskatu eta langabezia estatistika ofizialetatik kanporatuta daudenen kopuruak: lan hobea nahi duten enplegu eskatzaileak, edo lanerako disponibilitate mugatua dutenak prestakuntza okupazionaleko ikastaroak egiteagatik, irakaskuntza arautua, etab.

Bestalde, garrantzitsua da fokoa beste alderdi batzutan jartzea, hala nola prekarietatea eta langabeziagatiko babes falta.
Zehazki, urrian sinatutako kontratuen %93,5 aldi baterakoa da eta hauen erdiak hilabetetik beherako iraupena dauka.

Gainera, langabezia egoeren kronifikazioa eta prestazioen murrizketak sortzen du estaldura tasak beherantz jarraitzea eta egun, maila baxuenean egotea krisia hasi zenetik. Izan ere, egun ofizialki langabezian daudenen %30ak soilik jasotzen du langabeziagatiko prestazioa, langabezian dauden 127.866 pertsona estaldurarik gabe utziz.

Gorantz doan laneko aldi baterakotasuna eta langabeziagatiko estaldura ahultzea dira lan eta bizi-baldintzen prekarizazioa progresiboa azaltzen duten faktoreak.

Eredu sozioekonomiko honen aurrean, beharrezkoa da borroka sindikala aktibatzea eta eskubide laboral eta sozialen defentsan jauzi kualitatiboa ematea. Gehiengo sozialaren interes eta beharrizanekiko dugun konpromisoak exijitzen digu botere enpresarialari, eta prekarietatea arau orokor eta soldata duinak dituzten enpleguak ezohiko pribilegio bihurtzeko duen asmoari aurre egitea.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.