2024-11-08
HomeNazioartea IdazkaritzaSiriaEraso inperialisten aurkako elkarretaratzea Arrasaten

Eraso inperialisten aurkako elkarretaratzea Arrasaten

Askapena, Sortu, LAB, Ernai eta Gaztetxeak Sirian egin nahi duten eraso inperialista salatzeko elkarretaratzea deitu dute irailaren 6rako Arrasateko Herriko plazan.

ASKAPENAren irakurketa

EEBB eta Frantzia buru direla, inguruko indar atzerakoien babesarekin (Turkia, Qatar, Saudi Arabia, Israel eta Jordania) eta estatu, nahiz instituzio kapitalista europarren laguntzarekin, eraso militarraren mehatxuen aurrean, Askapenak honakoa jakinarazi nahi luke:

Izan historikoki nahiz teorikoki, potentzia Kapitalista-Inperialistek inoiz ez dute esku hartze militarrik burutu, ez ongi izate, ez demokrazia eta ezta giza eskubideen alde ere. Inoiz ez dute egin eta inoiz ez dute egingo, hain zuzen, eurak baitira esplotazio eta zapalkuntzan oinarritzen den sistemaren onuradun nagusiak , hain justu, ustez defendatzera doazen balore justu horien guztiz aurkakoa direnak.

Inperialismoak bere behar izan eta indar korrelazioaren arabera darabiltza modalitate desberdinak zein haietarako darabilen intentsitatea:
– Ekonomia mailan: Herrietako baliabideen lapurreta eta lan eskuaren gain esplotazio isila gauzatzen da transnazionalen bitartez.

– Maila politikoan: ezegonkortze saiakerak xantai eta presio bitartez, politikoki nahiz ideologikoki lerrokatu gabeko herrien aurka.

– Maila militarrean: esku hartze militarrak zuzenean nahiz zeharka (intentsitate altu nahiz baxuko gerra inperialistak).

– Kultura nahiz ideologia mailan: Herrien eta haien eskubideen aurkako diskurtso sistematikoa. Esku hartze humanitarioaren aldeko diskurtso zinikoa, komunikabide nagusien bitartez, gezurretan oinarrituriko propaganda makinaria izugarria lagun.

Siriako Errepublika Arabiarraren aurkako balizko erasoak ageriko helburu estrategiko bati erantzuten dio:

Ekialde Hurbil Berria-ren birmoldaketari, alegia. Honela, hondamendi eta kaosaren bitartez inguruko herrien burujabetza oro ezereztatu nahi dute. Besteak beste, Inperialismoak berak esana du 2011ko irailean hain zuzen, Wesley Clark-ek (EEBB etako Jeneral ohia eta Kosoboko gudan NATO ko buru gorena) eginiko adierazpenen bitartez, zein herrialdetan leudeken datozen esku hartze militarrak: Irak, Libia, Siria, Libano, Somalia, Sudan eta Iran. Honela beraz, oraingoa, kontakizun makabro baten kapitulu berri bat litzateke.

Inperialismoak eta bere morroiek Siriaren aurka zuzenean egiteko arrazoi nagusiak honakoak lirateke: Batetik, ez dago lerrokatua sionismoaren ardatz inperialistarekin, eta Iran, Hizbula edo Palestinarekin ditu harremanak.

Bestetik, gas erreserba garrantzitsuak ditu bere lurpean eta mendebalderantz gasaren garraiorako korridore estrategikoan kokatzen da Gainera, Asiako potentzien aurrean (Errusia, Txina) tokia hartzea dagokio mendebaldeari, balizko liskarrei begira.

Ezin aipatu gabe utzi ordea, duela bi urte baino lehenagotik, gatazka piztu zen unetik, potentzia inperialistak eta euren aliatuak, zeharka bada ere, esku hartzen ari direla Sirian; aholkularitza, armak, mertzenarioak eta azpiegiturak eskainiz oposizioko sektore armatuko talde atzerakoienei, honela, hainbat hildako eraginez, baita kurduar lurraldean zein palestinar errefuxiatu guneetan ere.

Honela beraz, eraso inperialistaren mehatsuen aurrean Siriako herri langileari eta inguruko herri langileei egin diezaiekegun elkartasun ekarpenik onena hauxe litzateke:

Herri orok, eta beraz baita siriarrak ere, bere burujabetza eta barne arazo politikoak kanpoko esku hartzerik gabe konpontzeko duen eskubide ukaezina defendatzen dugu.
Irmoki salatzen dugu inperialismo espainiar, frantziar eta europarra bereziki, NATOren baitan egonik, ez hemen eta ezta han ere, ez baitituzte herri langileen oinarrizko eskubide kolektibo zein indibidualak errespetatzen.

Euskal Herri internazionalista eraikitze bidean gure ahalegina areagotzea dagokigu, sistema kapitalista inperialista salatuz, maila ekonomiko, politiko, militar zein paramilitarrean.

Honegatik guztiagatik dei egiten dugu mobilizazioetan parte hartzera eta kalera irtetzera eraso berri hau gera dezagun:

Eraso inperialistari ez!
Gora Siria!
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalak absentismoari buruz egindako jardunaldien hurrengo egunean hil da urteko 52. langilea

Gaur goizean, A.S.O. 57 urteko langilea hil da Tubacexeko Amurrioko Aceralava enpresan, istripu ez traumatikoan. Hildakoa Construcciones Jagoba Zamalloa SL enpresako langilea zen. Gaurkoarekin, gutxienez 52 dira urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak. LABek bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren senide, inguruko eta lankideei.

Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua: bidea zabalik pribatizatzeko

LAB sindikatutik, Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua zehatz-mehatz aztertu ondoren (une honetan ekarpenak egiteko fasean dago), egiaztatu dugu ezen, onetsiz gero, zailtasun asko egon daitezkeela osasun zerbitzu publikoari eusteko eta herritar guztiei osasun arreta egokia emateko, bai eta langileek gaur egun dituzten lan baldintzak eta eskubideak mantentzeko ere.