2025-04-23
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaErandioko Loramendi egoitzako grebalariek akordioa lortu dute

Erandioko Loramendi egoitzako grebalariek akordioa lortu dute

Sanitas taldeko Loramendi egoitzako lan-gatazkak sei hilabete iraun ondoren, greban zeuden langileek enpresarekin akordioa lortu dute. Lortutako akordioak Loramendiko langileek hainbat urtez enpresari eskatu dizkioten eskariak asebetetzen ditu. Alde batetik, garbiketa ekipoko langileen lanaldi partzialak %100ekoak edo lanaldi osokoak bilakatuko dira eta bestetik, gerokultoreen familia- kontziliazioa hobetu da.

Lan asko ekarri duten hilabeteak izan dira, enpresarekiko konfrontazioa eta ziurgabetasunez beteak, baina, langileen ustez, merezi izan du, erakutsi dutelako langile konprometitu, antolatu eta solidarioek bidezkotzat jotzen dutena lor dezaketela.

Langileek euren poza erakutsi nahi dute lortutako akordioarengatik eta enpresa-batzordeak akordio hau posible egin dute langile guztiak zoriondu nahi ditu. Gainera, gatazkak iraun duen denbora jasotako babes guztiak ere eskertu nahi dituzte.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek UGTSARIOren X. kongresuan parte hartu du: autodeterminazioaren aldeko borrokarekin konprometitutako elkartasun sindikala

LAB sindikatuak UGTSARIO sindikatu sahararraren X. kongresuan parte hartu du. Mahjub Brahim-i, sindikalismo sahararraren martiria eta erreferente historikoari, eskainitakoa izan da. Bertan 400 ordezkari sahararrek eta nazioarteko 80 ordezkarik hartu dute parte. Hiru eguneko kongresua izan da, eta bertan hainbat herrialdetako sindikalista, aktibista eta militantek beren konpromisoa berretsi dute Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko borrokarekin, Marokoko okupazioaren kontra batasuna adieraziz eta nazioarteko elkartasun sareak sendotuz, eta horien artean izan da LAB.

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak borrokan

Aurten Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena negoziatzen hasi ginen. Momentu honetan negoziazioa blokeatuta dago, Patronalek aurkeztu duten proposamena edukiz hutsa dagoelako. Alde batetik, igoera ekonomikoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren tarifetara baldintzatzen dituzte eta bestetik, sindikatuek planteatu ditugun beste aldarrikapen guztiei ezezko borobila eman diete. Argi geratu da berriro ere, patronalek ez dutela zaintza lanak duintzeko eta zerbitzua hobetzeko intentziorik.

Pasaiako Udalak udal haur eskola zerbitzua bertan behera uzteko hartu duen erabakia okerra da LABentzat

Prentsaren bidez jakin du LABek Pasaiako Udalak eskaintzen duen Lilitegia udal haur eskola zerbitzua bertan behera uztea erabaki duela, EH Bildu eta Podemosen bozkekin. Pasaiako haur eskola zerbitzu hau, lizitazio baten bitartez bertako ikastolak ematen badu ere, udal zerbitzu publiko bat da, hemendik aurrera Pasaiako jendearteak udaletik jasoko ez duena.