2025-04-10
HomeJardunaldiakEraldaketa prozesua eta aktibazio soziala pentsatzeko jardunaldiak izango ditugu

Eraldaketa prozesua eta aktibazio soziala [Bir]pentsatzeko jardunaldiak izango ditugu

Datorren ekainaren 15 eta 16 egunetan [Bir]pentsatzen prozesuaren baitan korapilo berriei heltzeko jardunaldi batzuk burutuko ditu Ipar Hegoa Fundazioak. Saioa Berriozarren egingo da, bertako Musika Eskolan, eta Eraldaketa prozesua eta aktibazio soziala izango dira aztergai. Jardunaldiak goizetan izango dira bi egunez, goizeko 9:00etan hasita.

2015eko martxoaren 25 abiatu zuten LAB eta Ipar Hegoak Sindikalismo berria (Bir)pentsatzen prozesua, Donostian egindako nazioarteko jardunaldiekin.

Prozesuaren helburua ekintza sindikala berritu eta egun bizi ditugun garaiotara eta egungo erronketara egokitzea da. 2017an LABen egingo duen 9. Biltzar Nagusiarekin batera emango zaio amaiera prozesuari.

(Bir)pentsatzen prozesuaren barruan mugarri ezberdinak egon dira, hala nola, jardunaldiak (martxoak 25 eta 26), mintegiak (apirilaren 25ean), unibertsitate sindikala (urriaren 27an) eta maila nazionalean, sektoreka edo eskualdeka egindako tailerrak.

Berriozarreko jardunaldiei dagokienez, subjektuaren (Ber)Osaketa izango da lehen eguneko gaia. Silvia Carrizo (Malen etxea), Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Zesar Martinezek (Zumalabe fundazioa) parte hartuko dute, LABeko Igor Arroyo, Izaskun García eta Bea Martxuetarekin batera.

“Desaktibazioa/aktibazioa” izango da ekainaren 16ko gaia, eta egun honetan Eduardo Apodakak, Sandra Barrenetxeak, Josep Manel Busquetak, Julen Arzuagak, Nora Salbotxek eta Ekai Txapartegik hartuko dute parte, LABeko Garbiñe Aranburu eta Juantxu Goienekin batera.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Industria politikan planifikazioa, esku-hartze publikoa eta langileon parte hartzea exijitu dizkio LABek Eusko Jaurlaritzari

Trantsizio ekosozialerako industria politika eraginkorrak eskatu ditu LABek Industria Defendatzeko Taldearen foroan.

Nafarroako Gobernuak Estatutu berriaren aldeko aldarria entzun behar du

LABetik zinez eskertzen dugu Administrazioko langile guztien inplikazioa, bai eta nafar gizarte osoarena ere grebaren mobilizazioetan. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da jardunaldi hau sendoa eta eraginkorra izan dadin.

%100eko jarraipena Trapagarango MFS Sintering enpresako greba mugagabeko lehen egunean

MFS Trapaga Sintering enpresako langileak beren lanpostuak salbatzeko borrokan ari dira berehalako itxieraren aurrean.