2025-04-10
HomeIndustriaMetalgintzaErakundeengandik konpromiso zehatzak eta soluzioak behar dira Gerdau enpresan

Erakundeengandik konpromiso zehatzak eta soluzioak behar dira Gerdau enpresan

Dagoeneko 3 aste pasa dira gure lantokien balizko salmentaren albistea azaldu zenetik. GERDAUk, gaur gaurkoz, ez du oraindik hau gezurtatu. Nahiko adierazgarria da. Noiz komunikatuko digute ofizialki? Salmenta egina dagoenean? Noiz emango du aurpegia kontseilari delegatua den Jainaga jaunak? Duela 3 aste hiru gauza eskatu genizkion enpresari: begirunea, gardentasuna eta informazioa. Enpresak ez du bakar bat ere bete. 

Bitartean, enpresak gure lankideak kaleratzen jarraitzen du, Basauriko lantokian zein Azpeitikoan (oraingoz, 8 langile guztira). Enpresak lantokien balizko salmenta erabiltzen ari da, besteak beste, gure lankideen kaleratzeak estaltzeko.
Ezin dugu hau baimendu inongo erantzunik eman gabe. Gure enpleguaren etorkizuna gaurdanik borrokatu eta bermatu behar dugu. Enpresaren salmenta eta kaleratzeak ez dira bi gauza ezberdin, enpresako erabaki berdinaren emaitza baizik: gastuak murriztu langileen kontura, inolako erantzunkizunik bereganatu gabe.

CCOO, UGT eta USO sindikatuak kaleratzeak salatzeaz haratago, zer egiteko prest zaudete hauek ekiditeko? Gaurkoan haiek dira kaleratuak, bihar, ordea, gutako edonor izan daiteke.

Azkenik, ez dugu erakundeengandik ez dugu elkartasunik espero, konpromiso zehatzak eta soluzioak baizik. Gasteizko Gerdauko komitearekin izandako bileran Eusko Jaurlaritzak azaldu zuen jarrera erabat onartezina izan zen. Eusko Jaurlaritzak guri galdetzea haiengandik zer espero dugun guganako mespretxuaren adierazgarri da. Jarrera hori herri honetarako sektore estrategikoa den siderurgia babesteko benetako industria planik ez duen seinalerik argiena da.

LABek langile guztiei dei egiten diegu gure lantokien etorkizuna nahiz enplegua defenda ditzagun.

GERDAUko LAB

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Industria politikan planifikazioa, esku-hartze publikoa eta langileon parte hartzea exijitu dizkio LABek Eusko Jaurlaritzari

Trantsizio ekosozialerako industria politika eraginkorrak eskatu ditu LABek Industria Defendatzeko Taldearen foroan.

Nafarroako Gobernuak Estatutu berriaren aldeko aldarria entzun behar du

LABetik zinez eskertzen dugu Administrazioko langile guztien inplikazioa, bai eta nafar gizarte osoarena ere grebaren mobilizazioetan. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da jardunaldi hau sendoa eta eraginkorra izan dadin.

%100eko jarraipena Trapagarango MFS Sintering enpresako greba mugagabeko lehen egunean

MFS Trapaga Sintering enpresako langileak beren lanpostuak salbatzeko borrokan ari dira berehalako itxieraren aurrean.