2025-02-22
HomeIndustriaEraikuntzaEraikuntzako langileen lan baldintzak salatzeko elkarretaratzea gaur Donostian

Eraikuntzako langileen lan baldintzak salatzeko elkarretaratzea gaur Donostian

LAB eta ELA sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur eraikuntza sektoreko langileen egoera salatzeko Donostiako Carlos Santamaria zentruaren eraikinaren aurrean. Prekarietatea eta esplotazioa nagusi diren arloa honetan, Gipuzkoako probintzia mailako hitzarmena ez da betetzen, ez obra pribatuan ezta publikoan ere. Gaur inauguratu duten Carlos Santamaria zentruaren (EHUko liburutegi berria) eraikineko lanetan ere hori bera gertatu dela salatuko nahi izan dute bi sindikatuok.

Datorren astelehenean ere, Basque Culinary Center-en inaugurazioaren harira, elkarretaratzea egingo dute sindikatuen aldarrikapenak jendarteratzeko. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Justiziak arrazoia eman dio LABi Amazoneko jazarpen sindikalaren inguruan

LAB sindikatutik pozez hartzen dugu Bilboko Lan Arloko 2. Epaitegiak emandako epaia, gure etengabeko salaketak baieztatzen dituena: Amazonek gure ordezkari sindikalak jazartzen ditu eta langileen askatasun sindikala urratzen du.

EAEko Auzitegi Nagusiak adierazi du Revestimiento de Tubería y Accesorios-eko Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioa justifikatu gabea dela

Horrez gain, talde patologikotzat jo du Revestimiento de Tuberia y Accesorios (RTA), Soluciones Tubulares Sostenibles (STS), BAIKA Global, Baika Gestion, Steel Tubular Systems eta Tosyali Taldeak osatzen duten enpresa-taldea, lan-ondorioetarako.

Hitzarmen berria lortu du LABek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletan

Hainbat hobekuntza lortu ditu sindikatuak; hala nola, 0 eta 1 urteko geletako hezitzaileen soldata 2 urteko geletakoenarekin parekatzea,%15,3ko soldata igoera eta urteko lan orduen jaitsiera. Langile guztientzat soldaten parekatzea eta lan baldintzen homologazioa ditu jomugan orain sindikatuak.