2025-03-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaEragile sozial eta sindikalek egungo politikek pobreziara garamatzatela salatu dute Legebiltzarrean

Eragile sozial eta sindikalek egungo politikek pobreziara garamatzatela salatu dute Legebiltzarrean

Pobrezia eta prekarietatearen kontrako kanpainren barruan, gaur, Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialak biltzen dituen plataformak elkarretaratzea egin du Gasteizko Legebiltzarraren aurrean.

Duintasunaren aldeko Kanpainarekin neurri konkretu eta premiazkoak exijitzen ditu platafomak, eskubide gisa, prekarietatera bultza eta baztertuta geratzen direnei duintasuna bermatzeko:

NEURRIAK

1. Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LAGS) igoera handia, enplegua izanda ere inor ez dadin pobrezian egon.

2. Langabezia prestazio duina, norbaitek enplegurik ez duen bitartean jasoko dena.

3. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta (oinarrizko errenta) egungo LAGS gainetik kokatzea. Halaber, pertsona batetik gorako bizikidetza-unitateei aplikatzen zaizkien eskalak gehitzea.

4. Diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea egungoaren ordez; beharrezkoa da eskubide soziala izatea. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatzea ezinbestekoa da.

5. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta mantenduko direla ziurtatzea, baliabide ekonomiko gabezia dagoen artean.

6. Gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa ezarri, benetako beharrizanak asetu behar dituztenak.

7. Murrizte politikaren ondorioz prestazio sozialik gabe utzi dituzten kolektibo guztiei prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzea.

8. Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak ezabatzea.

9. Aurrekontua gehitzea, hartara zerbitzu publiko (osasungintza, enplegua, gizarte-arreta) unibertsal eta kalitatezkoak izateko bitartekoak (pertsonal, material eta teknikoak) eskura egon daitezen.

10. Pertsona orori bermatzea osasun eta osasun-arreta izateko eskubidea, baita etxebizitza duina eta egokia ere. Halaber, bermatu egin behar da baliabide ekonomikorik gabe dagoelako inor ez geratzea argindar, gas edo ur zerbitzurik gabe.

11. Adierazpen askatasuna eta ekintza politiko, sozial eta sindikalerako eskubidea. Kodigo penalaren erreforma eta hiri segurtasuneko legearen aurreproiektua gaitzestea.

12. Euskal Herrian pertsona guztiek bitarteko eta baliabide nahikoa izatea ahalbidetuko duen bizitza duin, autonomo eta kalitatekoa izateko babes sozialeko sistema izatea ahalbidetuko diguten tresna propioak geureganatzeko konpromiso instituzionala.
 

RSSakLAB Facebooken

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.