2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaErabateko jarraipena izan dute Edesa eta Geyserren egindako lan uzteek

Erabateko jarraipena izan dute Edesa eta Geyserren egindako lan uzteek

Edesa Industrial eta Geyser Gastech enpresetako langileek lan uzteak egin dituzte gaur Arrasate, Eskoriatza eta Basauriko lantegietan, hartzekodunen aurrekonkurtsoaren aurkezpenarekin sortutako kezka adierazteko eta zuzendarizari eta Eusko Jaurlaritzari konponbide bat eskatzeko. Fagor CNA Groupeko enpresa batzordea jabeekin bildu da gaur bertan, eta zuzendaritzak ez diela etorkizuneko planik aurkeztu adierazi du.

Gaurko protestarekin, langileek euren kezka azaldu eta enpresa batzordeak egunotan adierazitakoa berretsi dute; hau da, enpresaren jokabidea onartezina dela. Hala, bidegarritasun plan bat exijitu dute berriro. 

Basauriko lantegiko langileak.

Hain zuzen ere, Fagor CNA Groupeko enpresa batzordeko kideak enpresako jabeekin bildu dira gaur, eta ondorengo prentsa oharra kaleratu dute bilerari buruz:

Gaur uztailak 6, Fagor CNA Groupeko enpresa batzordeko kideak enpresako jabeekin bildu gara. Bilera horretan ondorengoa esan digute:

– CNA Groupek aurrekonkurtsoa aurkeztu arren ez du hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko asmorik.

– Jarduearekin jarraitzeko asmoa dute eta errentagarritasuna hobetzeko asmoarekin egituran aldaketak egin nahi dituzte. Hala ere, amaitutako bideragarritasun planik ez dagoela esan digute.

– Zeresana duten eragile guztiekin negoziatzeko asmoa dutela esan digute, enpresaren egoerari irtenbidea topatzeko.
Gure balorazioa da bilera etsigarria izan dela, ez digutela etorkizunerako planik aurkeztu.

Gure borondatea proiektuarekiko osoa da, baina gure konpromisorako beharrezkoa da 30 lagun kaleratzeko Enplegua Erregulatzeko Espedientea kentzea. Ez badu horrela egiten, gatazka egoeran aurkituko gara.

Gardentasun eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena.

Eskoriatzako lantegiaren aurrean ere egin dute protesta.

LABek ere egoeraren irakurketa egin du, hartzekodunen aurrekonkurtsoaren aurkezpenaren harira.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...