2025-01-15
HomeEkintza SindikalaEpaitegien erasoaldi eta injerentziaren aurka, gure hizkuntza eskubideak defendatzeko deia egiten dugu

Epaitegien erasoaldi eta injerentziaren aurka, gure hizkuntza eskubideak defendatzeko deia egiten dugu

Oraingoan Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) deialdi bati egokitu zaio epaitegien erasoaldiaren jomugan egotea. “Egotea” diogu epaitegien erasoaren benetako helburua, “izan”, euskera eta euskaldunon hizkuntz eskubideak baitira. Hartara, helburu horren bidean edozer erasotzeko prest ere agertzen dira; kasu honetan, BFAren deialdi bat non 77 pertsonaren plazak jokoan jartzeraino heltzeko gai diren euskera eta euskaldunon hizkuntz eskubideak erasotzearren.

LABek epaitegietatik -zein helegite hauen atzean dauden eragileetatik – datorren erasoaldi honi oso larria deritzo bi ikuspuntutik:

  • Euskal herritarrok gure hizkuntza berreskuratzearren egiten ari garen ahalegin kolektibo burujabearen gainetik inposizio ekintza bat delako.
  • Eta, honenbestez, hamaika pertsonaren lanpostuak eta lan baldintzak kolokan jartzen ari direlako.

Konbentzimenduz irabaz ezin dezaketena inposizioz ezarri nahi dute, eta hori ezin dugu onartu.

Horretarako erabiltzen ari diren interpretazio juridikoei buruz ere zer esan, argudio eta interpretazio bihurritu eta guztiz onartezinak erabiltzen dituzte: lanpostu publikoen eskaintza balizko hautagaien ezaugarrien baitan diseinatu behar denaren interpretazioa egiten dute, izan ere, planteatzen dutena da lanpostuen ezaugarriak deialdietan parte hartu nahi duten balizko izangaien hizkuntza gaitasunera egokitu behar direla, definizioz, lanpostuen ezaugarriak lanpostu horiek bete behar duten funtzio edota zerbitzu publikoaren arabera definitu behar direnean.

Bestalde, gogoratu nahi dugu funtzio publikoko legediak ezarri egiten duela administrazioan lan egiteko gaztelaniaz derrigorrez jakin egin behar dela, eta hori ezein epaitegik ere ez duela kolokan jarri, eta aldiz, behin eta berriz euskeraz jakiteko beharraren aurka egiten dutela, zerbitzu publikoaren ikuspegitik euskaldunak direnean bi hizkuntzetako edozeinetan zerbitzua emateko gaitasuna dutenak.

Guzti honengatik dei egiten dizuegu ostegunean, hilak 16an, Euskalgintzaren Kontseilua, LABek eta ELAk eguerdiko 12:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egingo dugun protestan parte hartzera.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako irakaskuntza publikoko urtarrilaren 30eko greba erregistratu dugu

Hezkuntza Departamentuak jarrera guztiz itxiarekin jarraitzen du, eta horren aurrean, egiazko negoziazioa egon dadin, gure indar osoa mahai gainean jartzeko prest gaudela erakutsiko dugu.

Confebask eta CEN patronalei dei egin diegu gutxieneko soldata propioa finkatuko lukeen Lanbidearteko Akordiorako negoziazio mahaia eratzeko

Beste sindikatu batzuk egin bezala, gaur goizean, EAEn eta Nafarroan Lanbidearteko Akordio bat negoziatzeko mahai bana eratzea eskatu dugu, Patronala (Confebask – CEN) eta sindikatuen artean Gutxieneko Soldata propio bat negoziatu eta ezartzeko.