2024-12-23
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraEnpresa Batzordeen ehundaka eta ehundaka atxikimendu irailaren 26ko grebari begira

Enpresa Batzordeen ehundaka eta ehundaka atxikimendu irailaren 26ko grebari begira

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuok, hainbat eragile sozialekin batera, irailaren 26rako greba orokorra deitu genuenetik, ehundaka enpresa izan dira deialdi honekin bat egin dutenak. Langileek bankaren interesen mesedetan herritarroi egindako lapurreta itzel honen aurrean erantzun irmoa emango dutela zalantzarik ez daukagu eta datuek horrelaxe adierazten digute.

 Enpresa batzorde esanguratsuenen atxikimenduak
Gaurko egunerako 700 atxikimendutik gora jaso ditugu enpresa batzordeen izenean, eta etengabe zerrenda handitzen doa.

Sektore publikoari dagokionez, murrizketen jo puntuan dagoen sektorea izanik ere, oso esanguratsuak dira sektore ezberdinetako langile batzordeek, enpresa batzordeek edota sail sindikalek greba deialdiari emandako sostengua eta atxikipena (hezkuntzan, osasungintzan, administrazio orokorrean, Toki eta Foru Administrazioan, garraioan, menpekotasuna artatzeko zerbitzutan…)

Honekin batera, nabarmentzekoa da atxikimendu hauetako asko eta asko aho batez eman izan direla eta gailendu nahi dugu grebarekin bat egiten ez duten sindikatuetako delegatuen jarrera euren lan zentroetan oso bestelakoa dela zuzendaritza hauek izan dutenarekin konparatuta. Izan ere, hainbat kasutan deialdia ez oztopatzeaz gain, bestetan baiezko botoa ere jaso du.

Argi ondorioztatu daiteke langileen artean nabarmen ikusten dela erantzuteko premia inposaketa eta erreforma guztien aurrean. Berriro ere animatzen ditugu langile guztiak 26an kalera irtetera, Euskal Herrian murrizketarik ez dugula onartzen ozen aldarrikatu dezagula.

Bestetik, enpresa eta lan zentroetan asanbladak eta bozketak egiten ari dira grebara irteteko asmoz. Momentuz datuak oso positiboak dira, nahiz eta esan beharra dagoen bozketa gehienak gaur berton, astelehenean eta asteartean egingo direla. Esan bezala, eta gutxi batzuk aipatzearren: CAF, AF, INDAR, BELLOTA HINE, CIE LEGAZPI, JASO, ORDIZIKO UDALA TOLOSAKO UDALA, AMR REFRAKTARIOS, CINTAS AD. UBIS…
Greba arrakastatsua aurreikusten dugu, eskualdez eskualde eta sektorez sektore geroz eta atxikipen gehiago jasotzen ari baita grebaren deialdia. Eranskineko adibide horiez gain, greba orokorrerako atarian gaudelarik, ehundaka eta ehundaka enpresa txiki eta ertainek ere baiezkoa eman diote grebaren deialdiari, Irailaren 26ko greba orokorrerako bere ekarpena gehituaz.

Greba orokorra Madriletik Euskal Herrian inposatu nahi diren murrizketa guztien kontrako aldarri zabala izango da, bai grebara irtengo diren milaka eta milaka langileren konpromisoagatik, bai eta kaleak beteko dituen mobilizazio sozial erraldoiagatik. Erasoei buelta emateko eta bestelako politika batzuk aldarrikatzeko mobilizazio soziala ezinbestekoa dela azpimarratu dugu behin eta berriro.

Hori dela eta, berriro deitzen ditugu herritar guztiak larunbat honetan, hilaren 22an, Bilbo, Donostia eta Gasteizen (pasa den ostiralean Iruñean egin bezala) kalera irten daitezen.

Grebara deitu dugunok euskal langileen eta gizartearen eskubideekiko dugun konpromisoa berresten dugu eta irmo arituko gara eraso guztien aurrean. Konpromiso hori indarturik aterako da Irailaren 26an.

Bilbon, 2012.eko Irailaren 21ean
ELA LAB STEE-EILAS ESK EHNE Hiru CGT CNT

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...