2024-12-22
HomeEkintza SindikalaEnplegua eta negoziazio kolektiboaren aldeko mobilizazioak azaroaren 28 eta 30ean

Enplegua eta negoziazio kolektiboaren aldeko mobilizazioak azaroaren 28 eta 30ean

LAB sindikatuak bi mobilizazio egun deitu ditu datorren azaroaren 28 eta 30erako enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak eta Garbiñe Aranburu, negoziazio kolektibo eta ekintza sindikaleko idazkariak, egungo egoeraren azterketa eta mobilizazioen helburu eta aldarrikapenen berri eman dute.

ENPLEGU ETA NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN DEFENTSAN
lan harreman eredu berri bat

 Azaroak 28ko Mobilizazioen Agenda
Azaroak 30 Manifestazioa Donostian
17:30etan Bulebarretik

LABek azaroaren 28an aurrera eramango duen Mobilizazio Eguna eta azaroaren 30an Donostian izango den Manifestazioen berri eman du gaur prentsaurrekoan. "Enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan. Lan harreman eredu berri baten alde" lelopean, bi mobilizazioek langabeziaren salaketa egitea, enplegu duina sortuko duten neurriak aldarrikatzea eta alternatiba herri honen ezaugarri propioei erantzuten dien eredu berri batetik etorriko dela aldarrikatzea bilatzen dute.

Azaroaren 28ko mobilizazioa eskualdeka burutuko da eta azaroaren 30ean manifestazioa izango da Donostian arratsaldeko 17:30etan Bulebarretik abiatuta.

EGOERAREN ARGAZKIA
Aranburuk, egungo egoeraren argazkia egin du, orain arteko eredu ekonomiko eta sozialaren porrotaren adierazle jarri duelarik Euskal Herrian ematen ari den langabeziaren eta probreziaren gorakada. Negoziazio kolektiboari irtenbide bat ematen ez bazaio "egoera asko larrituko" dela aipatu du eta zentzu honetan, ikasturte honetan langileriak eginiko borrokari esker, eta ez patronalaren jarrerari esker, uztailaren 8an ez dela "amildegirik egon" gehitu du.

Herri bezala pentsatzeko garaia dela aldarrikatu du Aranburuk, "herri bezala pentsatzen eta eredu ekonomiko sozial eta propio baten aldeko urratsak ematen hasteko (…) lehiakortasuna lan merkatuaren etengabeko prekarizazioan bilatuko ez duen eta enplegu duina bermatuko duena".

Instituzioen jarreraren inguruan eta ardura nagusia duen Eusko Jaurlaritzaz bereziki, Aranburuk ez duela politika ekonomiko egokirik egin salatu du eta enpresetara diru publikoa bideratu bai "baina inolako norabiderik gabe" esan du.

Egoera honetan geratzen zaigun aukera bakarra enplegu duinaren alde, negoziazio kolektiboaren defentsan eta "patronalari ez dugula euren amua irentsiko argi erakusteko eta instituzio, alderdi politikoak… interpelatzeko" mobilizatzen jarraitzea dela aipatu du LABeko arduradunak.

MOBILIZAZIOAREN HELBURU ETA ALDARRIKAPENAK
Etxaidek azaroaren 28 eta 30eko mobilizazioen helburu eta aldarrikapenak aurkeztu ditu.

Lehenik egoeraren erantzule nagusiak gobernuak eta patronalak direla azpimarratu nahi izan du, eta egoera honen aurrean LABen erantzukizuna langileei langabeziari buelta emateko, enplegua sortzeko eta negoziazio kolektiboa defendatzeko borrokak egiteko aukerak ematea dela azpimarratu du. Azaroko bi deialdiak gaurdaino egindako borroka "hauspotu eta bultzatzeko" mobilizazio bezala aurkeztu ditu Etxaidek eta bi helburu nagusiren bueltan kokatu ditu: langabeziaren salaketa bazter guztietara eramatea eta enplegu duina sortuko duten neurriak aldarrikatzea. "Enplegua arazo politiko bat da" Etxaideren hitzetan, "erabaki politikoekin konpondu daitekeena".

Sindikatuaren aldarrikapenak langabeziak alternatiba baduenaren gainean aurkeztu ditu LABeko idazkari nagusiak eta horretarako enplegua sortzeko neurriak eta enplegu duina sortzeko gai izango den susperraldi ekonomikoaren beharra oihuztatu du. Etxaideren hitzetan enplegua sortzeko neurriak lana banatzetik, enplegu politika eraginkorrak egitetik eta enplegua suntsitzen duten neurriak bertan behera uztetik dator.

Etxaidek irtenbidea herriari begira eraiki behar dela adierazi du eta ardatz nagusiak jarduera ekonomikoan, enplegu duina sortzean eta oinarrizko eskubideak ziurtatuko dituen eredu soziala indatzean kokatu ditu. Honi begira, LAB sindikatua eragile guztiekin eredu propio baten eraikitzearen alde eztabaidatzeko eta eztabaida bera bultzatuko prest agertu da.
  

LAB sarean
{module[111]}

 Azaroak 28ko Mobilizazioen Agenda

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...