EAEko administrazioetan enpleguaren egoera gero eta kezkagarriagoa da. Enplegu publikoaren suntsiketa, ezegonkortasuna eta bere sorrerarako borondaterik eza sintoma gero eta larriagoak dira, eta eragin negatiboa dute langile publikoen lan-baldintzetan. Ildo horretan, azken urteotan pribatizatuz joan diren zerbitzu publikoak kontaezinak dira, eta horietako asko ezinbestekoak dira bizitzari eusteko. Bada, hau guztia salatzeko grebara deitu dugu LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok EAEko sektore publiko osoan, apirilaren 22rako, eta greba egun horri begira Gasteizen, Bilbon eta Donostian mobilizatu gara; Lakuan, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean eta Donostiako udaletxean, hurrenez hurren.