2024-12-23
HomeEkintza SindikalaEnplegu merkatuaren ezegonkortasuna emakumeok jasaten dugu nagusiki

Enplegu merkatuaren ezegonkortasuna emakumeok jasaten dugu nagusiki

Iazko urtetik langabeziak behera egin duen arren, Ekaineko datuekin alderatuta gora egin du, egun 135.326 langabetura iritsiz, zerbitzuetan izanik igoera handiena.

Bi joera nagusi nabarmendu nahi izan ditugu:

Datuak esku-artean, gure ekonomiaren tertziarizazio prozesuan jarri nahi genuke arreta lehenik eta behin. Izan ere, jakina da Barne Produktu Gordinean industriak gero eta pisu txikiagoa duela zerbitzuen mesedetan, eta hilabete honetako langabeziaren datuek joera hori baieztatzen digute. Hilabete honetan langabeziak gora egin arren, besteren konturako afiliazio kopuruak gora egin du, zerbitzuetan nabarmen. Eraikuntza eta industriak afiliazioa galdu duen bitartean, zerbitzuetan gero eta langile gehiago dauzkagu lanean. Era berean, langabeziaren igoera zerbitzuetan izan da nabarmenena, eta lehen bistara datu kontraesankorrak iruditu arren, lan eskatzaile gisa izena emaniko langileek zerbitzuetan lan egitea lehenesten dutela ikusten dugu.

Bestetik, emakumeen langabeziaren egoera eta lan baldintza prekarioak azpimarratzekoak dira. Izan ere, langabeziak bereziki emakumeen artean egin du gora eta egun jada, langabetuen %59,09 emakumea da. Gainera, oso nabarmena da udan nola eten diren emakumeen aldizkako kontratu finkoak, kontratu horien %60,62 eten baita udan.

Uztaileko langabezia datuek, beraz, argi erakusten dute sortzen den enpleguaren ezegonkortasuna, batetik, eta ezegonkortasun hori pairatzen dutenak nagusiki emakumeak direla, bestetik.

Sexuaren araberako lan banaketarekin amaitu beharra dago. Batetik, sektore feminizatuak baitira lan baldintza prekario eta ezegonkorrenak dauzkatenak. Eta bestetik, ezinbestekoa baita sektore feminizatuei, oinarrizko lanak direnetan eta zaintza lanak burutzen dituztenetan arreta berezia jarriz, dagokien aitortza eta balioa ematea, diskriminazio egoera honekin bukatu nahi bada.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...